Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Forua: Soka-dantza 2009

2009/12/16

Bizkaiko Foru herrian San Inazio egunez, uztailaren 31an, egiten du soka-dantza edo Buzturialdeko erregelak. Urdaibai dantza taldea arduratzen da eta 2009ko emanaldiaren irudiak dira hauek. Irudiak: Eire Vila. Forua, dantzan.com, 2009-07-31.

Zubieta: Soka-dantza 2007

2009/12/15

Santiago egunez, uztailaren 25ean, egiten dute Gipuzkoako Zubietan Soka-dantza. 2007 urtean dantzatutakoa da honakoa. Irudiak: Oier Ibarbia. Zubieta, dantzan.com, 2007-07-25.

Ezpalak 2006 - Antwerpen-eko helduen ezpata-dantza

2009/12/14

Antwerpen-eko Lange Wapper dantza taldea ezpata-dantza egiten Eibarko 41. Euskal Jaian egin zen Ezpalak ezpata-dantzak jaialdian. 2006. urtean antolatu zen lehen aldiz Ezpalak dantza tradizionalen nazioarteko jaialdia. Eibar, dantzan.com, 2006-05-28

Gazte Zar dantza taldeak argazki-egutegia prestatu du

2009/12/11

Mundakako Gazter Zar dantza taldeak dantza jantziak soinean jarrita ateratako argazki sorta berezi batekin egutegia kaleratu du 2010erako. Dantza tradizionala, fantasia eta modernotasun ikutu bat elkartzen dituzten Jorge Salvador-ek egindako argazkiek.

Gehiago irakurri

Olaeta baleten historia erakusketa batean bildu dute

2009/12/11

"Olaeta baletak: Amets baten koreografia" izeneko erakusketa ireki du Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko Ondare aretoan. Olaeta Baleten ondareko materialekin osatu da erakusketa. Euskal dantzatik abiatuta lengoia koreografiko klasiko baterantz egindako Olaetatarren ibilbidea ezagutu daiteke bertan

Gehiago irakurri

Berastegi: San Juan Iantzak 2005

2009/12/11

San Lorentzo egunean, abuztuaren 10ean, dantzatzen dira Berastegin San Juan Iantzak. Hamabi dantzarik eta buruzagiak osatzen dute dantzari taldea. Bederatzi dantza egiten dituzte San Juan dantzen sorta honetan: paseoa, lauko txikia, kontrapaseoa, kapitan-dantza, zorri-dantza, seikoa, brokel-dantza, billantzikoa eta bukaera. Irudiak: Ainhoa Larrañaga. Edizioa: Andoni Zabala. dantzan.com, Berastegi, 2005-08-10.

Legazpia: Santa-kurutz 2005 soka-dantza

2009/12/10

Soka-dantza Legazpian Santa Kurutz egunean, Sustraia dantza taldearekin eskutik. Ezpata-dantza egin ondoren soka-dantza egiten dute ezpata-dantzariek urtero maiatzaren 3an. Irudiak: Aiert Ibarbia. Edizioa: Eire Vila. Legazpi, 2005-05-03.

Natxo Montero eta Patricia Fuentes sarituak Madrilgo dantza lehiaketan

2009/12/09

XXIII. dantza lehiaketa ospatu da Madrilen eta Natxo Montero eta Patricia Fuents bilbotarrek bigarren saria eskuratu dute. Edurne Sanz nafarrak aldiz, kritikaren saria eskuratu du.

Gehiago irakurri

Ezpalak 2006 - Antwerpen-eko nesken ezpata-dantza

2009/12/07

Antwerpen-eko nesken ezpata-dantza, Eibarko 41. Euskal Jaian egin zen Ezpata-dantzak jaialdian. Lange Wapper dantza taldeak, Ezpalak dantza tradizionalen nazioarteko jaialdian parte hartu zuen Eibarren. Jaialdia, Kezka dantza taldeak antolatu zuen lehen aldiz 2006. urtean, eta ezpata-dantzak izan ziren protagonista jaialdi hartan. Eibar, dantzan.com, 2006-05-28

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko

2017/09/14

Eneko eta zuri esker izan genuen Xabier, argazki horien berri duela urtebete. Mila esker!

Dantzan on Euskal dantza tradizionala baztertu du berriz (2017) Etxeparek

2017/07/28

2017ko uztailaren 27an, Euskal Herriko Buletin Ofizialean publikatu da Etxepare Institutuak "artea, musika eta dantza euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko" diru-laguntzarako partidan, 10.000 euro gehiago jarriko dituela.

Dantzan on Inauteriak 2017 oinarrizko egutegia

2017/01/24

Eskerrik asko bioi informazioagatik.

Dantzan on Plazako dantza aberasten: ingurutxoak eta kontra-dantzak

2017/01/16

Kaixo Goizane,
Guk froga egin dugu, eta prezio diferentzia euskarazko eta espainolezko orrien artean dago. Ziurrenik akatsen bat izango da. Guk dugun informazioaren arabera, 45€-koa da Kutxako bezeroentzako prezioa. Nolanahi ere, bide zuzenena Kutxa Kultur Gelakoekin argitzea izango da. Hemen duzu beren webgunean daukaten telefono-zenbakia: 900 44 55 66
Eskerrik asko zure ohar zorrotz eta zehatzagatik.

Dantzan on Horra, horra, gure Olentzero!

2016/12/29

Bai, halaxe da Elur, twitterren aritu ziren horretaz hizketan Gari Garaialde eta Leire Narbaiza: https://twitter.com/GariGaraialde/status/811528317388124160

Dantzan on "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/11/03

Baiezkoan gaude Endika, baina onena unibertsitatera deitzea duzu, EHUk berak antolatzen baitu. Hemen duzu telefonoa: http://www.ehu.eus/eu/web/complementarios/euskal-dantza

Dantzan on "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/10/11

Egun on Arkaitz! EHUren webgunean, "ohiko galderak" atalean, klaseak "lauretatik zazpietara" izango direla jartzen du, baina antolatzaileek esan digute ordutegia ez dela definitiboa oraindik.

Dantzan on Emakume eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu dute Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetan

2016/07/28

Eskerrik asko Ion. Arrazoi duzu, guk ere badugu gogoan neskak dantzan ikusi izana 2009 urtea baino lehen. Zuzendu dugu testua.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com