Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Oparo dator Bilboko Dantzaldia jaialdiko programazioa datorren asteetan

2023/10/27

Filipe Moreira, Mizel Theret, Estéve / Paños eta konpainia, Jesus Rubio Gamo, Muriel Romero & Pablo Palacio eta Cielo Rasoren lanak izango dira datorren asteetan Bilbon. Oraintxe hilabete da Dantzaldi a jaialdiaren XXIV. edizioa hasi zela. Glovo konpainiaren Alleo , Chey Jurado & Javito Mar...

Gehiago irakurri

Jauzien Eguna, Zuberoako jauzi zaharrak eta berriak Altzaiko plazan

2023/10/24

Zuberoako hainbat belaunalditako dantzariak bilduko dira jauzien erakustaldia egiteko larunbat honetan, urriak 28, Altzaiko plazan. 120 dantzari, 12 herri, 20 musikari eta kantari, xirulari, ttun ttun eta arrabitari elkartuko dira 15:00etan hasiko den emanaldian. Honakoak dira ekitaldian parte hart...

Gehiago irakurri

Ortzadarren Argentinako bidaia Nafar Haziak dokumentalean gorpuztuta

2023/10/17

Iruñeko O rtzadar Euskal Folklor Elkarteak Nafar Haziak dokumentala aurkeztuko du urriaren 19an eta 20an. Nafar Haziak filma Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak 2022an Argentinara egindako Nafarroako kultura zabaltzeko eta sustatzeko bidaiaren testuinguruan grabatu zen eta kultura-truke hone...

Gehiago irakurri

Lucia Lakarra: Lost Letters

Donostia, Kursaal
2024/11/22 19:30

Dantza-maisuen sokak saretzen

2023/10/10

Mikel Sarriegik eta Angel Muruak “Gipuzkoako dantza-maisuak” hitzaldia eskaini dute Euskal Herriko Dantzari Egunaren programazioaren eta Goizaldi dantza taldearen 75. urteurreneko ekintzen barruan. Bata beasaindarra, bestea legazpiarra, biak ere dantzariak eta dantzaren inguruko hainbat ikerket...

Gehiago irakurri

50 talde batuko dira Donostian Euskal Herriko Dantzari Eguna ospatzeko

2023/10/02

Urriaren 7an, Donostian, izango da Euskal Dantzarien Biltzarrak urriko lehen larunbatean antolatu ohi duen Euskal Herriko Dantzari Eguna. 50 dantza taldek hartuko dute parte eta bi donostiar omenduko dituzte: Gipuzkoako dantzen maisua izan den Juanma Oronoz eta EDBren logoa diseinatu zuen Tomas...

Gehiago irakurri

Herri Uztak dantza ikuskizunak, kontzertuak eta Mutxikoen Eguna dakartza

2023/09/28

Herri Soinu elkarteak antolatzen duen Herri Uzta festibala antolatu da urriaren 5etik 8ra. Aurtengoa jaialdiaren 11. edizioa da. Uztaritzen izango dira lehen hiru egunetako musika eta dantza ekitaldiak, eta igandean Arrangoitzen ospatuko den Mutxikoen Egunarekin borobilduko da ...

Gehiago irakurri

Boiseko 2025eko Jaialdin parte hartzeko deialdia ireki dute

2023/09/27

Bost urtetik behin Boisen (AEB) ospatzen den Jaialdi izeneko jai erraldoian parte hartzeko hautaketa prozesurako izen-ematea irekita dago 2023ko abenduaren 1era arte. Jaialdi, nazioarteko euskal kulturaren jaialdi erraldoia da; Estatu Batuetako euskal komunitateak eta Euskal Herriko hainb...

Gehiago irakurri

6 herri eta 10 dantza talde Durangaldeko ezpata-dantzari Egunean

2023/09/19

Abadiñon egingo da larunbat honetan, irailaren 23an, Durangaldeko ezpata-dantzari-eguna. Erakustaldian parte hartuko duten taldeak honakoak dira: Abadiñoko Talde Batuak, Berrizko Iremiñe eta San Lorentzo, Durangoko Kriskitin, Tronperri eta Txoritxu Alai, Iurretako dantzariak, Mallabiko Gazte Ala...

Gehiago irakurri

Urbeltz eta Oihanburu: Euskal dantzaren urrezko aroa

2023/08/31

Juan Antonio Urbeltz eta Filipe Oihanburu koreografoek – laurogeita bat eta ehuna urte- euskal dantzarekiko maitasuna partekatzen dute duela hamarkadak. Hala ere, oposatutako ikuskerak dituzte. Bien arteko lehia luze bezain emankorrak eraberritze salbatzailea ekarri dio euskal dantzaren jarduna...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/07

Eskerrik asko abisuagatik, eguneratu dugu egutegia.

Dantzan.com on Maskaraden inguruko galderak Zuberoako Mihia Pitz telebistako lehiaketa berrian

2013/10/14

Maskaradetan emakumeek lehen aldiz non eta noiz parte hartu zuten galdearen inguruan idatzi digu Marcel Bedaxagarrek. Hauxe esaten digu: "Ene ustez, egün bat baizik ez züen egin Barkoxen. Eta ondotik, ez da emazterik izan maskaradetan 31 urtez. Urdiñarben ziren berriz agertü eta geroztik beti hor dira, salbü Eskiulan, herri horrek emazteen maskaradak egin ondoan, gizonenak egin beitzütian urte zonbait berantago (Gamere Ziihigako aitzineko maskaraden ber urtean eta ber ihautean).

Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925

2013/09/18

Bideo honen harira, Sojok bere jaioterrira egindako bisitaren berri ematen zuen ABC egunkariko albistea aurkitu du @jabiortega -k eta twitter bidez konpartitu du. Hauxe dio testuak:
ABC, Viernes 5 de Febrero de 1925
Vascongadas
El Dr. Sojo en Bilbao
Bilbao 5, 11 noche. El ilustre periodista argentino doctor Sojo visitó hoy Villaro, donde nació su madre, presenciando las fiestas típicas que se organizaron en su honor. Por la tarde verificó una visita a la casa paterna, existente en Castrejana. Esta noche, sus amigos obsequiaron al director de La Rasan, de Buenos Aires, con ana comida en el Club Náutico, a la qne. asistieron el presidente de la Diputación, el alcalde y el cónsul de la Argentina.

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Jon Iruretagoienak hauen berri eman digu <dantzan> posta zerrendan: "Ixtorio Mixtorio ikusgarria Bretaniara eraman genuen Maritzuli konpainiarekin, Xinkako (Bidarte) eta Eraiki (Behobia) taldeekin. Guingamp eta Pontivy-n eman genuen. Hendaiako Akelarre taldea eta behobiako eraiki dantza taldea, IDB ek lagundurik, Bretaniara joan ziren, Concarneau-ko "les filets bleus" festibalean parte hartzeko."

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Jakin dugunez Donostiako Kresala dantza taldea Ambert-en izan da, Frantzian.

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Eskerrikasko Ander! Sartu dugu zerrendan.

Dantzan.com on Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an

2013/08/14

Hona Marcel Bedaxagarrek emandako zenbait argibide: "Ene ustez xorrotx bata (eskerrekoa) Marcellin Heguiaphal daiteke. Pastoral errejent familia handi batetakoa et bera ere errejent izana. Azkena 1984 ean Sohütan, "Aimunen lau semeak". 1996 an zendürik. Gure Irratiko Mattin Larzabal eki algarizketatü günian 1982 an. Maskarada horik aipatü zeizkün. Ez dütüt oro gogoan orai. Orain segür niz xuriz den eta argazkian ageri den motiko gaztea beti bizi dela! Ferdinand Morot deitzen da eta Sohütan da beti. Diala 15 egün, pastoral mustrakan zen."

Dantzan.com on Dantza ekitaldiak Herri Urratsen

2013/05/20

Mila esker Johañe. Egin dugu zuzenketa. Ondo segi!
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com