Orain arteko ekarpenak

Thierry Truffaut: "Liburu hau Euskal Herriko neguko eta inauterietako tradizio eta praktikak hobeto ulertzen laguntzeko sortu da"

2026/01/09

Thierry Truffaut: "Liburu hau Euskal Herriko neguko eta inauterietako tradizio eta praktikak hobeto ulertzen laguntzeko sortu da"
Inauterien gakoak eta kodeak ulertzeko gonbidapena egiten du Thierry Truffaut-ek (Baiona, 1957) 50 urtetik gorako ikerketa antropologiko, etnologiko eta folklorikoaren emaitza den  IIhauteri: Ilunpetik argira liburuan. Patxi Beltzaiz argazkilariarekin batera osatu du liburua eta Donostiako San Te...

Gehiago irakurri

Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak

2026/01/07

Irudi horiek 1976ean grabatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek. Altzaiko gazteek egindako maskaradak ikusi daitezke. Irudiotan ohituraz goizez egiten diren barrikadak ikusi daitezke. 1976ko neguan  Altzai-Altzabeheti-Zunharretako gazteek emandako maskaradak bi egun eta bi herritan filmatu zituzten Guilchertarrek: Hauzen eta Urdiñarben. Aurreko filmeetan Hauzen eman zituzten maskaraetako barriakadak ageri baziren, honako hauetan Urdiñarben eskainitako barrikadak ikus daitezke.   00:23-2:51 Lehen barrikada Urdiñarben Aldi honetan Altzai-Altzabeheti-Zunharretako maskaradak Urdiñarben daude bisitan. Dantzariak barrikada hausten ari dira. Kantiniersa dantzan agertzen da lehen irudietan. Txerreroak, Gatuzainak eta lehen Kantiniersak haiena dantzatu dute eta segidaren zain daude. Bigarren Kantiniersaren puntuaren ondotik Zamaltzaina dantzan agertzen da. Aitzindariek gurutzatzea dantzatu eta gero bakarkako puntuekin segitzen dute: Entseinaria, Jauna, Anderea, Laboraria eta Marexalak. Aldi honetan ere, Buhameak eta Kauterak agertzen dira dantza bukatzeko. 2:52-3:49 Bigarren barrikada Urdiñarben Hemen bi dantzari talde ikusten dira. Paretik datorren taldea orain arte ikusi ditugun  Altzai-Altzabeheti-Zunharretako gazteek osatzen dute. Bere konposizioa orain arte ikusitakoaren berdina da. Errepidearen eskuinaldetik beste aldera doan taldea Urdiñarbeko dantzariek osatzen dute. Aurrean bi Kükülleroek eramaten dute taldea. Atzetik Txerreroa, Gatuzaina, hiru Kantiniersa, Zamaltzaina eta Entseinaria daude. Atzeko aldean bi musikariak ikusi ditzekegu. Txirularia Jean-Mixel Bedaxagar da berriro. Beste soinularia, aldiz, Pierre Ager-Gat (Gat Aran) atabalari gogoangarria da. Aipagarria da Urdiñarbeko Entseinariak ikurriña daramala eskuan. Bakarkako puntuetatik gutxi ikusten da. Txerreroa eta Gatuzaina elkarrekin dantzan ikusten dira. Haien atzetik Zamaltzaina eta bi Kantiniersak hasten direla ikusten da, baina hortan mozten da irudia. Horiek Altzaiko dantzariak dira. Barrikada hauste honetan Entseinariak ematen duen puntuaren parte batzuk ikusten dira. Dantzaria Jean-Pierre Errekalt da. Bere garaian dantzari fina eta ondorengo urteetan Altzai herrian eta Zuberoan gaindi ibili den dantza-maisu handia da. Bere ondotik Jaunak eta Laborariak puntua hasiko dutela ageri da, baina ez da gehiago ikusten. 3:50-7:14 Hirugarren barrikada Urdiñarben Bi taldeak bata bestearen aurretik dantzan ikus ditzakegu barrikada puntuarekin dantzan. Urbiñarbeko dantzariak bidea irekitzen dute eta atzetik Altzaikoak doaz. Gero bakarkako puntuak ikusten dira. Denak ez dira bakarkakoak. Batzuetan dantzariak binaka edo hirunaka doaz. Hemen dantzarien zangoak hurbiletik eta abiadura geldoan ikusteko aukera dugu. Lehenik, Txerreroa ikusten da eta bere atzetik bi Kantiniersa. Hiru horiek Urdiñarbeko taldekoak dira. Ondotik, Txerreroa eta Gatuzaina batera ikusten dira eta, azkenik, Entseinaria. Haiek, aldiz, Altzai-Altzabeheti-Zunharretakoak dira. 13:56-17:227:14-10:40 Laugarren barrikada Urdiñarben Parte honetan, beste barrikada bat ikusi daiteke. Beti Urdiñarbe herrian. Tokia ezaguna da: Niko Etxartek Euskal Herri osoan ezagutarazi zuen «Coucou des bois» diskotekaren aurrean dantzan ari dira maskaraden protagonistak. Lehenengo barrikadetan egin duten moduan, bi taldeek dantzan plazari itzulia ematen diote lehenik. Bi Küküllero bidea zabalduz dituztela, Aitzindariak bakarka doaz lerroan eta Küküllero eta Marexalak binaka, barrikadara bidean egin ohi duten puntuarekin ezker-eskuin elkar gurutzatuz. Ondotik entseinaria Zuberoako bandera dantzatuz, Jauna eta Anderea, Laboraria eta Laborarisa, oinez, bai eta Txorrotxak, Buhameak eta Kauterak ere atzetik dituztela. Halako batean maskaradariak barrikada haustea dantzatzen hasten dira lurrean pausatuak diren bizpahiru botilaren aurrean. Herriko dantzariak doaz lehenak: bi Kükülleroak, Txerreroa eta Gatuzaina, bi Kantiniersa, hirugarren Kantiniersa eta, azkenik, Zamaltzaina eta Entseinaria elkarrekin. Aldi honetan ez dira Altzaikoak dantzan ikusten. 10:40-11:47 Bosgarren barrikada Urdiñarben Filmean agertzen den azken barrikada hori Urdiñarbeko plazan grabatua da. Aldi honetan talde bakarra agertzen da; Altzai-Altzabeheti-Zunharretako dantzariak, alegia. Dirudienez barrikada hori ez da ohituraz goizean egiten den horietako bat baizik eta arratsaldeko emanaldia hasieran plaza hartzeko egiten den lehendabizikoa. Talde osoa agertzen da segida honetan: Txerreroa, Gatuzaina, bi Kantiniersa, Zamaltzaina, Kerestuak, Kukulleroak, Marexalak, Entseinaria, Jauna eta Anderea, Laboraria eta Laborarisa, Xorrotxak, Buhameak, Kauterak. Soinulariak Jean-Mixel Bedaxagar eta Pierre Ager-Gat dira. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Jon Iruretagoyena - Maritzuli konpania. Guilcher bilduma 007. Urdiñarbe, Altzaiko maskaradak, 1976. Dantzan-en argitaratze data:   Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n  Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal  Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira.        Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976  Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak

Gehiago irakurri

2025 Dantzan: Urteko bideo, albiste eta podcast arrakastatsuenak

2026/01/02

2025 Dantzan: Urteko bideo, albiste eta podcast arrakastatsuenak
2025 ere dantzan bizi dugu. Urtero legez, sarrerarik arrakastatsuenak Zuberoako Maskaraden egutegia eta Inauterien oinarrizko egutegia izan dira. Horien segidan, hauexek aurtengo 10 albiste irakurrienak, 10 bideo ikusienak eta 5 podcast entzunenak: 10 albiste irakurrienak 1)  Herri-onda...

Gehiago irakurri

Ziburu, Donibane Lohizune: Kaskarotak auzoetan 2026

2026/01/01

Donibane Lohizunen, mutxikoei indar berria eman zitzaien duela 50 urte, baina kaskaroten ohitura ez zen egiten beste herrietan egiten den bezala etxez etxe eta auzoetan. Bertakoek gogoan dute orain dela 35-40 urte egin izan zela Donibaneko auzo batzuetan, baina oso fite gelditu zela. Beraz aurten deliberatu dute berriz antolatzea Donibanen. Orduan, otsailaren 21ean Donibaneko hainbat auzotako etxetan eta Ziburun otsailaren 28an berdin, beraz berpiztu dute eskea egiteko ohitura hori; hau da, kaskarotak ibiltzea janari, edari edo sosa eskean. Irudiak: Begiraleak: Kaskarotak, Ziburu, Donibane Lohizune. 2026-02-21 eta 28.

Gehiago irakurri

Beskoitze: Kaskarotak 2026

2026/01/01

Otsailaren 22an herrian aritu dira Beskoitzeko kaskarotak, herriko plazan eta egiten dituzte dantza guztiak meza ondorenean hartzarekin eta pertsonaiekin. Beteluren fandangoa, jauziak, makil txiki, soka, fandango eta arin-arina, bizar-dantza... eman dituzte. Irudiak: Pierre Latasa. Kaskarotak, Beskoitze, 2026-02-22.

Gehiago irakurri

Kanbo: Kaskarotak 20 urte

2026/01/01

Jelikadi dantza taldeak berriz hartu zituen duela 20 urte eta hori ospatu dute. Beraz, otsailaren 14an ospatu zuten urteurrena. Haiek ohiturari berriz heldu ziotenean etxez etxekoa berpiztu zuten, tradizioan ikusi izan den bezala, baina aldi honetan herrian egin dute desfilea. Beraz, kalean agertu dira azken 20 urteetako dantzariak: haurrak, gaur egungo gazteak kaskarotez beztituak, eta baita pertsonaiak ere kottilungorriak, bestagorriak eta ponpierrak, jauna eta anderea... aski desagertuak zirenak azken urteetan. Zaharrak, berriz, zirtzilez atera dira. Irudiak: Pierre Latasa. Kaskarotak 20 urte, Kanbo, 2026-02-14.

Gehiago irakurri

Donibane Lohizune: Kaskarotak 2026

2026/01/01

Martxoaren 1ean Donibane Lohizuneko kaleak hartu dituzte Begiraleak dantza taldeko kaskarotek. 2020an piztu zuten ateraldi hori. Gogoeta batetik abiatu ziren; ikusten zuten Betti Beteluk ikaragarrizko lana egin zuela Lapurdiko dantzen berreskuratzean eta beraien taldeak ezker eta eskuin ematen zituztela dantza horiek, bai beraien ikuskizunetan eta bai kanpora begira, baina ez zuten herrian beraien dantza guztiak ematen zituzten egunik. Irudiak: Begiraleak. Kaskarotak, Donibane Lohizune, 2026-03-01.

Gehiago irakurri

Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak

2025/12/30

Irudi horiek 1976ean grabatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek. Altzaiko gazteek egindako maskaradak ikusi daitezke. Irudiotan ohituraz goizez egiten diren barrikadak ikusi daitezke. 1976ko neguan Altzaiko gazteek emandako maskaradak bi egun eta bi herritan filmatu zituzten Guilchertarrek: Hauzen eta Urdiñarben. Altzai ematen badugu ere laburduraz, Altzai-Altzabeheti-Zunharreta da udalerriaren osaketa eta hiruetako dantzari eta arizaleak aritu ziren 1976ko maskaradetan. 00:22-03:01 Lehen barrikada Lehen irudietan maskaraden aktoreak ikusi daitezke segizioan: bi Kantiniersa, Zamaltzaina, Kerestuak, lau Küküllero, lau Marexalak, Entseinaria (hemen Zuberoako bandera darama), Jauna eta Anderea. Horien atzean beste batzuk daudela ikusi daiteke, baina oraindik zein diren ez dakigu. Suposatzen ahal da bi Kantiniersen aurretik Gatuzaina dagoela eta denen aurretik Txerreroa. Marexalen heinean musikariak direla ikusi daiteke. Txirularia Jean-Mixel Bedaxagar da. Sarrera motz honen atzetik, barrikada haustean egin ohi dituzten bakarkako dantzak ikusi ditzakegu irudietan. Txerreroaren puntuaren bukaera ikusi ondoren Gatuzaina, Kantiniersa eta Zamaltzaina dantzan ari dira bata bestearen ondotik. Segidan, Gurutzatzea dantzatzen dute bost aitzindariek (Txerreroa, Gatuzaina, bi Kantiniersa eta Zamaltzaina). Ohiturazko protokoloa segitzeko Entseinaria doa dantzara eta bere atzetik Jauna, Anderea, Laboraria eta Laborarisa. Haien modu berezian Buhame eta Kauterek bukatzen dute plazari itzulia eginez. 03:05-07:02 Bigarren barrikada herriko plazan Altzai-Altzabeheti-Zunharretako maskaradariak Hauzeko herriko plazara heldu dira. Arratsaldean, bertan emanen da ikusgarria. Dantzan doaz plaza hartzera. Bakarkako puntuetarik Kantiniersa eta Zamaltzainarenak ikusten dira. Gurutzatzea dantzatu eta gero, Jauna, Anderea, Laboraria, Laborarisa, Xorrotxak eta Marexalak, dantzan ikusten dira. Bukaeran berriro, Buhameak eta Kauterak. Bukatzeko, Xorrotxak haien bertsoak kantzatzen agertzen dira irudietan. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Jon Iruretagoyena - Maritzuli konpania. Guilcher bilduma 006. Hauze, Altzaiko maskaradak, 1976. Dantzan-en argitaratze data:     Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n  Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal  Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira.       Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976  Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak

Gehiago irakurri

Liburutegia dantzan 2025

2025/12/29

Liburutegia dantzan 2025
Hauexek Dantzan liburutegira 2025. urtean gehitu ditugun liburuak: Marian, textos y poemas en tu recuerdo Juan Antonio Urbeltz, 2025 Ilunpetik argira; Ihauteri  Thierry Truffaut, Patxi Beltzaiz, 2025 Des Ténèbres à la Lumière; Ihauteri, Carnaval Thierry Truffaut, Patxi Beltzaiz, 2...

Gehiago irakurri

Urrezko Domina 2025 ezpata-dantza

2025/12/26

Gipuzkoako Urrezko Domina Lourdes Iriondori eskaini dio Gipuzkoako Diputazioan 2025eko abenduaren 12an egindako ekitaldia Donostian, Diputazioaren jauregian. Ezpata-dantza eskaini dute Ikerfolken zuzendaritzapean Argia (Donostia), Urki (Andoain). Kemen (Irun), Goizaldi (Donostia), Udaberri (Tolosa), Aurtzaka (Beasain), Haritz (Elgoibar), Kezka (Eibar) eta Arkaitz (Añorga) dantza taldeetako dantzariak, bai eta Usartza (Eibar) txistulari taldeak ere. Argazkiak: Gorka Bravo.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan - Aingeru Berguices, musikari eta folklore ikertzailea hil da

2022/06/08

Eskerrik asko Kepa! Eskerrik asko wipedian hain txukun jartzeagatik eta erreferentzia egiteagatik. Webgunearen lehen izendapenean 'n' bat falta da, Dantza.eus beharrean Dantzan.eus baikara. Eskerrik asko!

Dantzan - Jabier Larralde, Arizkungo txistulari eta dantza-maisua zendu da

2022/03/26

Gure dolumiña. Urbeltz-Arregi sendia.

Dantzan - Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2022/03/16

Agustin Mendizabalek idatzi digu hiru argazkiren inguruko zenbait argibide argigarri eskainiz, hona bere mezua: Nik uste, Eguberri giroko bi argazkiak Etxetxikiren atarian bertan atereak dira, [...]

Dantzan - Baltasar emakumea izan zenekoa

2022/01/05

Eta noizkoa da ba Azkoitiko lehen kabalgata hori?

Dantzan - Zuberoako Maskaradak 2022 egutegia

2022/01/04

2022ko maskaraden oihartzuna hedabideetan: - 2022ko Zuberoako Maskaraden egunak (Gaztezulo, 2022-01-03) https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2022ko-zuberoako-maskaraden-egunak - Barkoxen agur erran ondotik, Atharratzen abiatuko dituzte aurtengo Maskaradak (Kazeta, 2022-01-04) https://www.kazeta.eus/eu/info_kz/20220104/barkoxen-agur-erran-ondotik-atharratzen-abiatuko-dituzte-aurtengo-maskaradak [...]

Dantzan - Ongi pilotan eta oneski dantzatzen

2021/10/22

Eskerrik asko Mikel zerrenda osatzen laguntzeagatik!

Dantzan - Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2021/07/05

Eskerrik asko Mikel! Bidali dituzun Kutxatekako argazkiak emanaldi berekoak dirudite, bai horixe! Sarrera nagusira ekarriko ditugu, baia eta eskaintzen dituzun datu jakingarriak ere. Mila esker!

Dantzan - Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2021/07/05

Oier Solaguren-ek idatzi digu esanez "Berrizko txistularia seguruena Hipolito Amezua" izan daitekeela. Dantzari batzuen janzkerak (prakak, zapatak...) ere "kuriosoak" direla eta, "eguraldiagatik eta orduko denboran [...]

Dantzan - Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean

2021/06/03

Berrian Edu Lartzanguren-ek argitaratutako artikulua: "Indigenen kulturaz jabetzea egotzi dio Mexikok Zara etxeari. Mexikoko Kultur Idazkaritzak azalpenak eskatu dizkio Inditex taldeko enpresari, soineko batean mixtec [...]

Dantzan - Karibuen eresia

2021/04/28

Iker Urteaga: "Bideo hau ekarri dit gogora: https://youtu.be/hTGJfRPLe08?t=204 "