Orain arteko ekarpenak
Jimeno Jurio saria emango diote Juan Antonio Urbeltzi
2007/05/03
«Euskal folklorea aztertzen egindako lanagatik» Juan Antonio Urbeltzi emango diote Jimeno Jurio saria datorren astean Artaxonan. Sari hauek Artaxoako Udalaren ekimenez jaio ziren orain hiru urte.
Gaizka Barandiaran hil da
2006/07/21
Gaizka Barandiaran, folklore ikertzaile eta dantza sustatzailea nekaezina hil zen atzo. 90 urte zituen, eta euskal dantzaren, hizkuntzaren, filosofiaren eta historiaren inguruko hainbat ikerketa lan uztartu ditu bere bizitzan Jesuita betebeharrekin. Azken urteotan, Loiolan bizi zen Gaizka, apaiz eta irakaskuntza lanetatik erretiroa hartuta, eta bere ikerketa lanetara emanik.
Pirmin Treku hil da
2006/07/13
Gaur goizean eman du azken hatsa Pirmin Trekuk, Royal Ballet-eko dantzari izan zen zarauztarrak. Umetan, gerra zibiletik ihesi iritsi zen Ingalaterrara eta Ninette de Valois-en eskutik baletean trebatuta Wells Ballet-era (gaur egun Londres-eko Royal Ballet dena) iritsi eta dantzari printzipala izan zen bertan. Portugalen 40 urtez bizi izan zen eta hamaika dantzari bikain sortu da Porton zuen eskolatik. Orain 3 urte itzuli zen Pirmin Treku bere jaioterrira, Zarautzera eta bertan hil da 76 urte zituela.
Pirmin Treku Logroñoko Dantzaren Etxeko Ohorezko Lagun izendatu dute
2006/05/10
Dantzaren Nazioarteko Egunaren ospakizunetan, Logroñoko Dantzaren Etxeak bi dantzari ohi "Ohorezko Lagun" izendatu zituen: Primin Treku (Zarautz, 1930) eta Aurora Pons (1936).
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com - Pagola: Pette Basabürü 1982
2012/11/01
Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin. [...]
Dantzan.com - Elburua Gernika 1962
2012/10/31
Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu [...]
Dantzan.com - Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz
2012/10/10
Liburua Elkarlanean-ek banatzen du: http://www.elkar.com/fr/ficha_del_libro/vers-un-inventaire-des-traditions-carnavalesques-et-hivernales/truffaut-thierry/a000000273952 Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.
Anonimoak - Zuberoako maskaradak 2012: hemen dira datak
2012/04/04
Ez dugu informaziorik ordutegiari buruz. Normalean barrikadak 10:00ak aldera hasten dira, eta arratsaldeko ofizioen saioa 15:30-16:00 aldera izaten dira, baina ezin dugu ziurtatu.