Dokumentuaren akzioak
Biharamuneko soka-dantzaren kronika eta argazkiak
Aste batzuk pasatzen utzi dugu. Pausatzen. Urrats sendoa eman genuela uste dugu, eta horrelakoetan ez dago presarik biharamuna iristeko. Dantzariok badakigu momentua bizitzen, horixe baita dantza azken batean, unean unekoa bizitzea.
Eguraldiarekin gehiegi kezkatu gabe bizitzen ere badakigu dantzariok, eta horregatik, apirilaren 21a lainotuta iratzarri arren ardura handirik gabe joan zen hurbiltzen jendea Eibar aldera.
Udaletxeko arkupeetan babestu, eta elkar agurtu genuen. Maiz elkarrekin izaten direnak, noizean behin ikusten direnak, aspaldi elkartu gabekoak, eta sekula ezagutu gabekoak.
Usartza txistulari taldearen doinura Udaletxeko eskilarak igo eta Batzar Aretoan egokitzen joan ginen denok. Bertan ziren zain Eibarko Udalbatzako hautetsiak.
Eserlekuak berehala bete ziren, eta sartzen jarraitzen zutenak pasiloetan, bazterretan eta atzekaldean pilatzen hasi ziren.
Euskal Dantzaren Adierazpena
Miguel de los Toyos, Eibarko alkateak ongi etorria eman zigun dantzazale guztioi. Durango, Otxandio eta Gernikarekin batera, Eibarrek sufritutako erauntsi suntsitzailea gogorarazi zuen, eta dantzaren alorreko kideak Eibarren bildu izanaren poza adierazi ere bai.
Enrike Izagirrek egin zituen ekitaldian aurkezle lanak, eta Euskal Dantzaren Adierazpena prestatu, erredaktatu eta adosteko burutu den prozesuaren berri eman zuen. Euskal dantzaren alor guztietako 150 ordezkarik parte hartu dute prozesuan, proposamenak eginez, ideiak eta testu zatiak idatziz, zuzenketak eginez, testua irakurri eta iritziak emanez, e.a. Euskarazko testuarekin hasi, eta gazteleraz, frantsesez eta ingelesez jarri dute dantzazaleek, eta horiei ere zuzenketak egin zaizkie ibilbidean zehar.
Behin Euskal Dantzaren Adierazpena osatzeko egindako ibilbidea azalduta, azken testua, euskarazkoa, irakurri zuen Izaskun Berazak.
Testua irakurrita sinatzeari ekin zitzaion. Jean Bordaxar, Zuberoako Aintzindariak elkarteko lehendakaria izan zen lehenengoa:
Pascale Lascano, Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko lehendakaria. Senpereko Zarena Zarelako taldeko Paul Lascano, Bixente Ciaurriz, Iraia Lascano, Maritxu Moleres eta Oihan Delavigne. Getariko Getaria taldeko Diego Iribarren, Elorri Iribarren, Elsa Destremaut, Marie Laure Etchave eta Martta Perez.
Maritzuli konpainiako Claude Iruretagoiena.
Nati Lopez de Uralde, Arabako Dantzarien Biltzarreko lehendakaria. Jesus Mari Garate, Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko kidea.
Jose Mari Oiarzazabal, Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko lehendakaria. Xabier Mendizabal, Euskal Dantzarien Biltzarreko presidentea.Jon Pertika, BDBko kidea eta Beti Jai Alai dantza taldekoa. Iñaki Irigoien, BDBko kidea.
Juan Karlos Ornat, Nafarroako Dantzarien Biltzarreko lehendakaria, eta Pedro Romeo eta Xabier Izurdiaga Nafarroako EDBko kideak.
German Aldekoa eta Ernesto Milikua, Berrizko San Lorenzoko dantza taldekoak.
Felipe Amutxastegi eta Irune Arrizubieta, Markinako Zerutxu dantza taldekoak.
Argia dantzari taldeko eta Ikerfolk elkarteko Mertxe Ibañez, Fernando Aristizabal, Ane Albisu, Lide Arana, Marian Arregi, Juan Antonio Urbeltz, Jexux Larrea eta Iñaki Arregi. Jokin Otamendi eta Garikoitz Otamendi, Arkaitz Añorgako dantzariak. Aratz Altuna, Antiguotarrak dantza taldea.
Galdakaoko Andra Mari folklore Kepa Ajuria, Iker Bidart, Maider Erzilla. eta Unai Zabala.
Etorki taldeko Filipe Oihanburu, Donostiako Udal txistulari taldeko Jose Inazio Ansorena eta Kepa Junkera.
Fran Muñoz eta Joseba Altube, Barakaldoko Laguntasuna elkartekoak.
Edu Muruamendiaraz, Aukeran konpainikoa zuzendaria. Aritz Iglesias, Tolosako Udaberri dantza taldekoa.Villabonako Oinkari dantza taldeko Eneko Arteaga, Axier Iriarte, Beñat Monfort, Beñat Mendizabal, Hodei Escudero, Julen Rodriguez eta Oier Laborde.
Elgoibarko Haritz dantzari taldeko Jon Lizarralde, Cristina Conde, Eire Vila eta Jael Lizundia. Debako Gure-Kai dantza taldeko Andoni Iriondo eta Mikel Arostegi.
Iruñeko Duguna dantza taldeko Angel Arana, Angel Leza, Aritz Ibañez eta Iñaki Sagardoi.
Gasteizko Folklore Akademiako eta Indarra dantza taldeko Jon Fernandez eta Pedro Elosegi.
Iñaki Goirizelaia, Iker Llona eta Udane Beaskoetxea, Mungiako Amilotx taldekoak.
Nagore de las Cuevas eta Arkaitz Pascuas.
Emilio Xabier Dueñas, Eusko Ikaskuntzako folklore saileko presidentea, Mikel Aranburu Urtasun eta Xabier Etxabe, Zarauzko Iratzarrikoa.
Aitziber Ubegun eta Eder Valladares, Irungo Kemen dantza taldekoak.
Patxi Laborda eta Sabin Bikandi, Aiko taldekoak.
Irune Tubia eta Josune Egea, Iruñeko Oberena taldekoak. Iruñeko Ortzadar elkarteko Mikel Lasarte.
Leire Narbaiza, Eibarko dantzazalea. Patxi Montero, Herrixa Dantzan.
Izaskun Salazar eta Mikel Sarriegi, Beasaingo Aurtzaka dantza taldekoak.
Juan Antonio Amilibia, Andoaingo Axeri-dantza elkartekoa. Izaskun Beraza, Jon Iraola eta Maite Sagaseta, Andoaingo Urki dantza taldekoak.
Izaskun Angoitia eta Nerea Arruti, Zarauzko Uhera elkartekoak.
Usartza txistulari taldeko Jose Migel Laskurain, Enrike Montero eta German Ereña. Eibarko Kezka dantza taldeko Oier Ibarbia, Irati Kortabitarte, Enrike Izagirre, Unai Txurruka, Maider Otaola, Ander Garitagoitia, Nagore Fernandez, Ekhi Zugasti, Oihane Llorente, Lore Azpiri, Maialen Bergara, Ainhoa Larrañaga, Luken Aranburu, Josu Garate, Olaia Gabirondo, Esther Kareaga eta Aiert Ibarbia, eta Oier Araolaza.
Zenbait lagunek ez zuen Eibarrera etortzeko aukerarik izan baina beraien atxikimendua adierazi zioten adierazpenari: Portugaleteko Elai-Alai elkarteko Jose Ignacio Beitia, Aitor Beitia eta Gaizka Benguria; Antton Mari Aldekoa-Otalora; Sahatsa dantza taldeko Aitor Sorasu; Jean Mixel Bedaxatar; Kukai konpainiako Jon Maya; Jose Jabier Abasolo Tiliño; Joseba Tapia; Txomin Unzalu; Xabier Itzaina.
Hemen daukazue Euskal Dantzaren Adierazpena osorik sinadurekin. Tamaina handian ikusi nahi baduzue egin klik hemen, eta pdf formatuan jaitsi nahi baduzue hemen duzue eskura.
Adierazpena sinatuta, elkarrekin topa egin eta soka-dantzari heldu aurretik eztarria apur bat bustitzeko tartea hartu genuen.
Biharamuneko soka-dantza
Usartza txistulari taldeak soka-dantzaren lehen konpasak jo ahal soka osatzen hasi ginen. Batzar aretotik irten, eta Udaletxeko pasiloetan barrena hasi zen mugitzen soka-dantza.
Eskilara nagusiak jaitsi, eta kalean euria goitik behera ziharduela ikusita, barrukaldera egin zuen sokak eta udaletxe barruko patiora jo genuen.
Soka luzea patioan sartu zen. Euskal dantza tradizionalaren alorra soka bakarrean dantzan, eskuz esku, orpoz orpo.
Soka inguruan zutela, aurreskuak eta atzeskuak desafioa dantzatu zuten, aurrez aurre. Ondoren, Orbea kontrapasaren doinura zubiak egin genituen.
Esku aldatzeko soinua, banan banangoa, axeri-dantza edo abarketak. Partaidetza zabal, anitz eta koloretsua izan zuten abarketek. Banaka, binaka, hirunaka edo taldean, urrats, molde eta estilo desberdinak joan ziren aletzen.
Azken kalejira eta zubiekin borobildu genuen Biharamuneko soka-dantza.
Soka-dantza bukatuta guztiok batera argazkia egin genuen udaletxearen barruko patioan bertan.
Egin klik hemen taldeko argazkia tamaina handian ikusteko.
Hirugarren denbora, Iruki sagardotegian ospatu genuen. Bazkaldu, solastu eta dantzatzeko tartea izan genuen bertan.
Ondoko loturak eskuragarri dituzue argazki guztiak.
- Euskal dantzaren adierazpena eta Biharamuneko soka-dantza [argazkiak]
- Komunikabideen argitaratutakoen txostena (pdf, 8,3 Mb)
Edozein argazki tamaina onean jaitsi nahi baduzue: akzioak > tamaina guztiak. Argazkilariak: Felipe Loyola (FL), Iñaki Zugasti (IZ), Fernando Retolaza (FR) eta Felix Morquecho (FM). Creative Commons-en BY-SA lizentziarekin argitaratzen ditugu eta beraz, libre zarete argazki horiek edonon erabiltzeko, baldin eta egilea aitortu (BY) eta baldintza berean (SA) zabaltzen bada.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Euskal Dantzaren Adierazpena eta Biharamuneko soka-dantza
Euskal dantzaren alorreko hainbat lagun eta ordezkari bildu ginen 2012ko apirilaren 21ean Eibarren, elkarrekin adostutako Euskal Dantzaren Adierazpena sinatu eta denok batera Biharamuneko soka-dantza dantzatzeko.
Jasotako azken erantzunak
-
Alexander foruria on Euskal dantzaren adierazpena
Alexander foruria2012/03/15
-
Elena Naberan on Declaration in favor of Basque Dance
Elena Naberan2012/03/11