Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Josu Garate Suinaga Maitatzeko garaia

Dokumentuaren akzioak

Maitatzeko garaia

Maitatzeko garaia

Le Tems d'Aimer - Maitaldia

Gaur irekiko ditu ateak Biarritzen Le Temps d’Aimer, etxeko nahiz inguruko, dantza jaialdi erreferentziazkoak. Maitaldia! Maitatzea gauza ederra da, are maitatua sentitzea. Eta indarra du, mendiak mugitzerainokoa esan ohi da... eta ez dabil urruti gero hiperbolea! Euskal Herriko punta banatako 100 lagunetik gora batzen ditu igandean Midi geltokian ikusi eta entzun ahalko den “Martin Zalakain” Argiaren azken ikuskizunak.

Maitasuna eman eta maitasuna jaso. Amateur bihurtzen gaitu horrek bere zentzurik osoenean. Oier Araolazari behin entzun nion bezalaxe, amateur taldea garelako dira posible "Martin Zalakainak", gaur egungo profesional izatearen esanahietik urruti. Zaletasunez egiten delako omen da jarduera bat amateur izaerakoa, ez profesionalki alegia. Ederra bota dut! Dantzari dagokionez behintzat sinpleegia dirudi definizioak jardueraren egunerokoaren konplexutasunari erreparatuz gero. Dikotomia honen inguruan sarean arakatzen, wikipediaren gaztelaniazko sarrerari erreparatu diot: El término (amateur) no guarda relación con el nivel de capacitación o idoneidad en la actividad, sino con la motivación por la cual se realiza. Eta aurreraxeago dio: ...ambas (jarduera amateurrak zein profesionalak) tienen en común que el nivel máximo alcanzable en estos sentidos está limitado por la voluntad y dedicación que cada uno decide darle. Borondateak eta ardurak beraz mugatzen du denon emaitza, ez bataren ala bestearen izaerak. Zer, noiz eta non egiteko borondateak eta ardurak. 

Maitaldia Biarritzen! Maitatzeko garaia. Maitatzeko denbora. Maitatzeko denbora hartu behar. Eta denbora hartzeko berriz askatasuna behar... Bagoaz trena osatuz: zer, noiz, eta non egiteko borondatea, ardura eta denbora, nivel máximo alcanzable horretara hurbiltzeko askatasuna, alegia. Askatasun horrek bereizten ote du amateurra? Aspaldion "amateur" ezaugarriaren guardasolpean gauza interesgarri gehiago aurkitzen dut dizdira profesionalaren argipean baino. Borondateaz gain, ardura eta denbora falta izango da akaso. Askatasun falta. Zer, noiz eta non egiteko askatasun falta. Hala, likaz betetako diru-laguntza sistemek bereziki behin profesional bihurtutakoen askatasun falta. Biziraun beharraren askatasun falta. Ez da batere sinplea asuntoa...

Aitzakia bat zen, eskertzarako aitzakia. Eze, maitatzea gauza ederra da, are maitatua sentitzea. Iluntzeko zortzietatik gaueko hamarretara bitarteko amateur maiteoi, maitasunez eta miresmenez, eskerrik asko.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.