Durangoko Euskal Jaia

2022/06/13
Durangoko Euskal Jaia

Pasa den ekainaren 4an Durangoko Euskal Jaian parte hartu genuen Kriskitin Dantza Taldearekin batera. Andra Mariko elizpean kokatutako oholtzaren gainean ia ordubetez gure dantza tradizional eta modernoez gozatzeko aukera izan zuten ikuskizuna ikustera etorri ziren hamarnaka herritarrek.

Bertan Kilimusi, Makilau, Irrika eta Bozkario izeneko koreografiak dantzatu genituen, euskal dantza tradizionalak eta modernoak uztartuz osaturiko dantzak alegia. Honetaz gain, euskal dantza tradizionalak ere dantzatu genituen: Gasteizko Zortzikoa, Txakoli,.... Arabako dantzak denak.

Horrela, gure lana Euskal Herrian barrena eta Euskal Herritik kanpo zabaltzen jarraitzen dugu.