Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Aiko: Udaberriko lehen erromeria

Dokumentuaren akzioak

Aiko: Udaberriko lehen erromeria

Noiz 2017/04/01
18:00
Non Aduna, Plaza
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Apirilaren 1ean, larunbatez, eguraldi ona medio, 18:00tan, Adunako herriko plazan Aiko taldeak bere udaberriko lehen erromeria eskeiniko du. Euria egingo balu Aburuza sagardotegiaren kafetegian egingo da dantzaldia.

Apirilaren 1ean, 140 lagunetik gora bilduko gara Aburuza sagardotegian Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorriak elkarrekin jan, edan, kantatu eta dantzatuz ondo pasatzeko. Lagun kopurua ikusirik, eta Adunako alkatea den Josu Amilibia jaunarekin hitzegin ondoren, bazkalondoko dantzaldi-parranda herriko plazara ateratzea erabaki da erromeri herrikoi zabal bat antolatuz, aikozale eta Adunako herritar orok parte hartu dezan. Horrela lasaiago eta toki gehiagorekin ekingo diogu dantzari. Eta eguraldi petrala balego, ba, Aburuzako kafetegian, aterpean, gure bigiriarekin jarraituko dugu jo ta fuego!

PARKATU, BAINA, BAZKALTZEKO TOKIRIK EZ DAGO, BERAZ EZ SAIATU IZENA EMATEN. ESKERRIKASKO!!

Dokumentuaren akzioak

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...