Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea AIKO Taldea: online Dantzapoteoa

Dokumentuaren akzioak

AIKO Taldea: online Dantzapoteoa

Noiz 2020/06/20
13:00
Non https://meet.jit.si/Dantzapoteoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Datorren larunbatean, ekainaren 20an, ikasturteari agur esateko Dantzazale egun ederra antolatuta geneukan Lizarran, Taller de Danza Popular de Tierra Estellako lagunekin, bertoko Udal Musika Bandarekin Dantzapoteoa, bazkaria Navarra jatetxean, erromeria Los Llanos parkean, ETB grabatzen... Atzeratu behar izan dugu, baina ahal denean plana berreskuratzea adostu dugu bertako lagunekin. Bitartean, nolabait elkarrekin ikasturtea agurtzeko, Online Dantzapoteoa antolatu dugu: datorren larunbatean, ekainak 20, 13:00tan elkar ikusteko plana, tragutxo bat hartuz eta 4 dantza eginez (jauzi pare bat eta jota pare bat). Non? Hemengo helbidean klikatuz:

https://meet.jit.si/Dantzapoteoa

*Ordenagailuan bazaude loturan klikatzea nahi izango duzu. Mugikorrez eta tablet bidez bazaude agian meet.jit.si apliazioa beharko duzu. Eta nabigatzailea aukeratzeko modurik baduzu, Google Chrome hobeto moldatzen omen da kontu honetarako. Animatu!

Dokumentuaren akzioak

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...