Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Aiko Taldea ikasturte berrirako motorrak berotzen ari da

Dokumentuaren akzioak

Aiko Taldea ikasturte berrirako motorrak berotzen ari da

2022/09/20 02:50

AIKO Taldea, gizarte topagune eta gozamen pertsonalerako gune gisa dantzaren berreskurapena bultzatzen duen musikarien eta dantza maisuen kolektiboa, Euskal Herriko hainbat herritan urrian hasiko den ikasturte berria prestatzen ari da. Eta motorrak berotzeko, hiru tailer eta bi erromeria hartzen dituen doako jarduera programa antolatu du Bilbon eta Donostian.

Dantzazale guztiei edo jarduera horri ekin gura diotenei zuzendutako gonbidapena da. Horrela, Bilboko Casilda Iturrizar parkean aire zabaleko hiru tailer antolatu dira gaur, asteazken eta ostegun arratsaldeetarako. Asteburuan dantzapoteoaren txanda izango da, AIKOk aperitifa laguntzeko sortu duen “erromeria mugikor” formatua.

Tailerrak Casilda Iturrizar Parkeko lekurik eder eta enblematikoenetako batean egingo dira, Pergolatik zabaltzen den zabalgunean, hain zuzen ere. Eta egitarau desberdinarekin egunero: gaurkoa baltseoari eskainita egongo da, eta asteazkenean dantza soltearen txanda izango da, ostegunean dantza tradizionalaren klasiko batekin amaitzeko: jauziekin.

Astebururako, AIKOk prestatu duen programa ere doakoa izango da, eta Donostiara ere zabalduko da. Bi kasuetan eguerdiko 12:00etatik aurrera dantzapoteoan parte hartzeko gonbidapena da. Erromeria mugikorra larunbatean egingo da Bilbon, Diputazio eta Arbieto kaleen inguruan. Igande eguerdian, Donostiako alde zaharraren txanda izango da. Sarriegi plazako Danborraren monumentuaren inguruan izango da hasierako deialdia, eta Konstituzio plaza izango da azken helmuga.

Ikasturtearen hasiera: urrian, ate irekien hilabetea

Aurreko jarduera horiek guztiek www.aikoeskola.eus AIKO ESKOLAren 2022-2023 ikasturtearen hasiera adierazten dute. Ekimen horrek, aurrez aurreko klaseez gain, dantza ikasteko online plataforma eskaintzen du. Klaseak urriaren 3an hasiko dira eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokian eta Bizkaiko zazpi herritan egingo dira: Bilbon, Durangon, Gernikan, Lekeition, Galdakaon, Markinan eta aurten ekimenarekin bat egingo duen Barakaldon.

Emandako prestakuntzak mota guztietako estiloak barne hartzen ditu, jota, porrua edo jauziak, balsa, pasodoblea, txotisa, mazurka edo polka, besteak beste. Eta ikastaroek bi maila dituzte, hastapenekoa eta hobekuntzakoa, hurrenez hurren. Egutegia urritik ekainera bitartekoa da, eta astero 90 minutuko klaseak emango dira herri bakoitzean, eta “ate irekien” lehen hilabeteko abantailarekin gainera.

“Gozatu, Bizi, Dantzatu!” da aurten AIKO ESKOLAren ikastaroa aurkezteko aukeratu den leloa, eta emandako prestakuntzaren espiritua islatu gura du: dantza espazio demokratiko, ludiko, libre eta dibertigarri gisa. Eremu horretan, dantza tradizionala eguneratu eta berritu egiten da, eta gozamena eta beste pertsona batzuekin elkartzea, giro ona eta estresarekiko deskonexioa dira nagusi.

 

EGITARAUA

Bilboko parkean, dantza tailer irekiak kalean, doan, de balde, egingo ditugu kaletar guztientzat, Doña Kasildaren iturri inguruan (Gran Vía eta Arteder Museoaren tartean dagoena), irailaren 20an, 21ean eta 22an arratsaldeko 19:00tatik 20:00tara.

 

Irailak 20 asteartea

19:00-20:00

Baltzeoan dantzan. Tailer irekia kalean. Doan

Irailak 21 asteazkena

19:00-20:00

Dantza sueltoa. Tailer irekia kalean. Doan

Irailak 22 osteguna

19:00-20:00

Dantza jauziak. Tailer irekia kalean. Doan

BIDEOAK

Dantza tailerra: Baltzeoa

https://youtu.be/Tjh-RZ7xHYs

Dantza tailerra: Dantza sueltoa

https://youtu.be/ONcGX3cC1PY

Dantza tailerra: Dantza jauziak

https://youtu.be/J-jbHWa4lbk

 

AIKO TALDEA IKASTURTE BERRIRAKO MOTORRAK BEROTZEN ARI DA, ASTE HONETAN BILBON ETA DONOSTIAN ANTOLATUTAKO AIRE ZABALEKO DANTZA TAILERREKIN ETA BI ERROMERIAREKIN

  • Hiru tailerrak GAUR, BIHAR ASTEAZKENEAN eta OSTEGUNEAN izango dira Casilda Iturrizar Parkeko zabalgunean, arratsaldeko 19:00etan, eta jende guztiari irekita
  • Astebururako, AIKOk bi dantzapoteotan parte hartzera gonbidatzen du: larunbatean, hilaren 24an, Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregiaren ondoko oinezkoentzako gunean, eta igandean, hilaren 25ean, Donostiako alde zaharrean

 

INFORMAZIO OSOA: www.aikotaldea.eus

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...