Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Aiko taldea: Dantzazale Eguna

Dokumentuaren akzioak

Aiko taldea: Dantzazale Eguna

Noiz 2022/12/18
13:00
Non Ondarrun
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

DANTZAZALE EGUNA ONDARRUN, 13:00 Kalekutzin, 14:30 Beikozinin

DANTZAZALE EGUNA AIKO TALDEA

 

Dantza eta musikarekin gora eta behera gabiltza denok astero astero, ikasten, praktikatzen... dantza jauziak, jota, porrua, mazurka... Eta lantzean behin, gure parranda eguna ospatzea bidezkoa da... bueno, bidezkoa baino, beharrezkoa. Eta horregatik, aspaldi ospatzen ditugu dantzazale egunak, dantzariak garelako baina batez ere dantzazaleak! Eta oraingoan Ondarrura gatoz, herri kantari eta dantzaria, egun ederra elkarrekin pasatzeko asmoarekin, gabonetarako entrenamendu gisa.

13:00 Kalekutzin, kale-gurutzean hasita dantza-kantu-poteoa

14:30 Beikozinin txakoli gonbitea

15:00 Km0 (zero patatero) bazkari herrikoia berton, bertokoak, bertoko jakiak bertokoentzan prestaturik

Bazkarian izena emateko, zure izen abizenak adieraziz, 35 € sartu abenduak 12 baino lehen, Kutxabankeko honako kontu zenbakian (titularra Aiko Kultur Elkartea):

ES85 2095 0233 10 910994 3783

17:00 Dantzaldi erromeria MUNDIALA

Miren, Roberto Etxebarria eta Idoia Markaidarekin.

Bizkaiko Gaiteroak

AIKO Taldea

20:00 jai amaiera "Mi carro"rekin

 

HEMEN BILBOTIK ONDARROARA AUTOBUSEN ORDUTEGIAK

HEMEN ONDARROATIK BILBORA AUTOBUSEN ORDUTEGIAK

Dokumentuaren akzioak

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...