Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Aiko Taldea: Dantzazale eguna

Dokumentuaren akzioak

Aiko Taldea: Dantzazale eguna

Noiz 2019/06/16
13:00
Non Urkiola
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

DANTZAZALE EGUNA. SANANTONIO ERREPETIZIOA EKAINAK 16 URKIOLAN

Beste ikasturte bat doakigu, astero astero dantzan, mazurka gora eta muxikoak behera, pasodoblea batera eta txotisa bestera. Eta ikasturtea bukatzeko modurik onena elkarrekin dantzan egitea da, dudarik gabe. Eta horrrela, egin dugu urte batez Durangon, bestean Bermeon, Urbian… eta oraingoan berriz ere URKIOLARA!!

Eta plana, ba... betikoa edo... Berton, eguerdi aldean elkartuko gara eleiz inguruan, bakoitzak bere aidera bazkaldu, kantatu eta batez ere elkarregaz DANTZAN!

DANTZAZALE EGUNA / SANANTONIO ERREPETIZIOA URKIOLAN*

13:00 Soka dantza eleiza inguruan, eta jarraian, kantu dantza eta parranda Bizkaiko Gaiteroak eta Aikotarrekin

14:30 Bazkaitordua, bakoitza bere kontura (jatetxe, bokadillo, tartera... 

16:30 Erromeria AIKO taldea eta Bizkaiko Gaiteroekin

*ordutegiok, beti legez, pokomasomenosekoak dira.

Dokumentuaren akzioak

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...