Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Aiko Taldea: BILBOKO BANDA + AIKO eta Dantzapoteoa

Dokumentuaren akzioak

Aiko Taldea: BILBOKO BANDA + AIKO eta Dantzapoteoa

Noiz 2022/08/24
12:00
Non Bilbo (Areatza)
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

12:00 Bilbo. Areatza. BILBOKO BANDA + AIKO eta Dantzapoteoa

DANTZALDI ERROMERIA AIKO TALDEA - ASTE NAGUSIA

 

Urte batzuk pasatu dira AIKO Taldeak eta Bilboko Udalaren Bandak BANDtzaldia estreinatu zutenetik Azkuna Zentruan, eta datorren abuzturaren 24ean, asteazkenez, eguerdiko 12:00tan Bilboko Areatzan berriz izango ditugu beraien musika ederrarekin dantzan gozatzeko.

Oraingoan talde biak, AIKO Taldeko dantza maisuen gidaritzapean arituko dira, baina bakoitzak bere doinu eta errepertorio bereiztuekin. Horrela, José Rafael Pascual Vilaplanaren batutak zuzenduta, besteak beste, Joseph STRAUSSen Radetzky Marsch, Carmelo BERNAOLAren Paco Molero pasodoblea edo Dimitri SHOSTAKOVICHen 2. balsarekin dantzatzeko aukera izango dugu. Eta noski, AIKO Taldearen marka daramaten dantza jauzi, jota, mazurka eta abar luze bat... Eta AIKO Taldeak Arenallean hasi bai, baina gero, Zazpi Kaleetara joko du urteroko Dantzapoteo nagusia ospatzeko betiko Calle del Perro eta ingurutik.
Animatu... Dantza eguna Aste Nagusian! Aiko eguna!

Animatu zaitez!

Dokumentuaren akzioak

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...