Dokumentuaren akzioak
Agenda

Makila-dantzak, bordon-dantza eta aurreskua
Noiz: 2025/08/03 10:30Non: Bera
09:30 Herriko txistulariek Argisoinua joko dute eta Ezpelur gaiteroek herrian barna joko dute.
10:30 Udalbatza, txistulariak, makil dantzariak eta Berako bandera aitzinean dutela, Herriko Etxetik San Esteban elizara abiatuko dira, Esteban Donearen ohoretan eta Berako abesbatzak lagundurik emanen den
meza nagusira.
Meza ondotik, Gure Txokoa Dantza Taldeko kideek Berako makil-dantzak eta bordon-dantza dantzatuko dute txistularien laguntzaz
18:00 Gure Txokoa Dantza Taldeak Berako aurreskua dantzatuko du Herriko Etxeko Plazan txistularien laguntzaz.

Malandain Ballet Biarritz: Urtaroak
Noiz: 2025/08/03 20:00Non: Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
Château de Versailles Spectaclesen zuzendari Laurent Brunnerren eta Versaillesko Errege Operako musika zuzendari nagusi eta biolinista den Stefan Plewniaken ideia batean oinarritua, ballet honek Antonio Vivaldiren Lau urtaroak famatuak eta haren herrikide eta garaikide Giovanni Antonio Guidoren Urteko lau sasoiak, ia ezagutzen ez direnak, elkartzen ditu. Azken batean, dena fantasia poetikoz hornitzeko, esentziala laburbiltzen duten bi termino. Zeruertzean barreiatutako petalo beltzezko dekoratu batean, izaki hegodun batzuek espirituaren eta argitasunaren hileta-segizioa daramate. Zergatik? Urtaroak balleta besterik ez delako, eta sinesgaitza baino gauza serioagorik ez dagoelako. Fitxa artistikoa:

Helduen aurreskua
Noiz: 2025/08/04 18:00Non: Itziar
Kofradia jaiak ospatzen dira Itziarren abuztu hasieran. Astelehenean helduen aurreskua egiten da arratsaldean, helduen jolasen ondoren.

Dantza
Noiz: 2025/08/05 11:00Non: Lanestosa
Abuztuaren 5ean, Elurretako Ama Birjinaren egunean egiten dute Dantza edo Arku-dantza Lanestosan.

Zortzikoa
Noiz: 2025/08/05 12:00Non: Gasteiz, Espainia plaza
Gasteizko dantzariek eta Udal Txistulari Bandak, Gasteizko zortzikoa edo soka-dantza egingo dute.

Rafaela Carrasco: Nocturna. Arquitectura del insomnio
Noiz: 2025/08/05 20:00Non: Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
*Donostiako 2025eko Musika Hamabostaldiaren barne. Rafaela Carrasco koreografo sarituak pertsonek gauaren munduarekin duten harremana aztertzen du, eta baita hark Góngora, Lope de Vega, Juana Inés de la Cruz eta beste hainbatentzat inspirazio iturri izateko duen gaitasuna ere. Hori guztia Bach bezalako konpositoreen obrekin osatutako musikazko fresko baten gainean. Fitxa artistikoa:

Gazteen aurreskua
Noiz: 2025/08/06 18:00Non: Itziar
Kofradia jaiak ospatzen dira Itziarren eta abuztuhasieran hasten dira. Astelehenean helduen aurreskua egiten da eta astezkenean gazteena. Asteazkenean gazteen eguna izaten da, eta arratsaldeako 18:00etan Jokoak egiten dituzte eta ondoren aurreskua egiten da.

Paloteadoa
Noiz: 2025/08/06 19:30Non: Fustiñana, Foruen plaza

Lasala: Burnt
Noiz: 2025/08/07 20:00Non: Bilbo, Txurruka Kaia
*Zumaiako 2025eko Musika Jaialdiaren barruan.
Gero eta eskatzaileagoa den gizarte-ispilu baten aurrean, badirudi estrategia posible bakarra gauero intentsitate handiagoz distiratzea dela. Hainbeste kontsumitzen den prezioa sitsek argitik gertu hegan egiteagatik ordaintzen duten prezio bera da: berezko "burnout" batean su hartzeko aukera.

Dantzari-dantza eta erregelak
Noiz: 2025/08/10 11:00Non: Berriz
Abuztuaren 10ean, San Lorenzo egunean dantzatzen dituzte dantzari-dantza eta erregelak Sallobente auzoko ermitan.
Dokumentuaren akzioak