Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Gil Harush: Ibaia

Dokumentuaren akzioak

Gil Harush: Ibaia

Noiz 2025/12/19
20:00
Non Zumaia, Aita Mari Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Gorputzaren mugimenduaren eta indarraren bidez, interpreteek kontzientziaren erritmoak, distrazioaren pisua eta unean bertan egotearen erronka aztertzen dituzte: "Ibaia ikusten ez baduzu, bertan zaude. Errealitateak maiz norabide askotara eramaten gaituen honetan, mindfulness-ak geuregana itzultzeko bidea eskaintzen digu, zarataren erdian lasaitasuna aurkitzeko oroigarri bat".

Sorkuntzak mugimenduaren eta narrazio fisikoaren elementuak uztartzen ditu; hitzak urriak diren arren, gorputzen adierazpenak mugarik gabeko esperientzia ikusgarria sortzen du. Eszenak adimenaren bidaien isladak dira: azkar eta kaotikoetatik, urmael bareetara, zatiketatik osotasunera. Bizitzaren korrontearekin bat egitea zer den esploratuz, hari aurre egin beharrean. Harri batek geldirik dirau ibaiaren ondoan eta bitartean, bizitzaren ur-lasterrak etenik gabe igarotzen dira haren ondotik.

Gizarteko hainbat esparrutako pertsonak elkartu dira mindfulness-aren esplorazio komun bat elkar banatzeko. Irakasleak, ikasleak, amak eta profesionalak dira. Bakoitzak bere esperientzia eta sentiberatasuna ekartzen ditu sorkuntza honetara. Egiten duten benetako interpretazioak, inperfekzioaren edertasuna islatzen du, mindfulness-aren ideiarekin bat eginez. Izan ere, honek ere ez du perfektua dena bilatzen, baizik eta onarpena, unean egotea eta uretan erabat murgiltzea. Interpreteen mugimenduak ez dira urteetako prestakuntzak findutakoak, baizik eta egiazko adierazpen zintzoak eta ausartak, eguneroko entrenamenduaren eta batzuetan ezinezkoa dirudienaren aurrean jartzeko adorea dute:
Ibaitik ateratzeko.

Fitxa artistikoa:

  • Konpositorea: Chemi Ben David
  • Dramaturgia: Frédérique Lombart
  • Argazkigintza, bideoa eta aholkularitza artistikoa: Shira Hochman
  • Ekoizpen laguntzailea: Bego Burgueño Gonzales
  • Biolin akordeoi jotzailea: Maite Aldaregia
  • Aktorea: Oihana Maritorena
  • Interpreteak: Sara Solaegi Etxebeste, Izaskun Molas Olalde, Donna Apellaniz Nieto, Alba Birichinaga Felices, Andrea Melo, Carla Campo, Eva Sanchez

Dokumentuaren akzioak

« Abendua 2025 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Urtarrila 2026 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
« Otsaila 2026 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728