Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Udalbatzaren soka-dantza

Udalbatzaren soka-dantza

Noiz: 2025/08/02 19:30
Non: Oiartzun

Abuztuak 2an hasi eta abuztuak 6an bukatzen dira Oiartzungo festak, San Esteban jaiak (Xanistebanak). Uztailaren 2an festak hasteko zuziria bota aurretik, udalbatzako kideek soka-dantza dantzatuko dute herriko plazan,  Haurtzaro Dantza Taldearen, Olarri Dantza Taldearen eta Lartaun Txistulari Taldearen laguntzaz.

*Oiartzunera bizitzera etorri diren bizilagunek egingo dute aurtengo sokadantza udal korporazioarekin batera.

Gehiago irakurri

Malandain Ballet Biarritz: Urtaroak

Malandain Ballet Biarritz: Urtaroak

Noiz: 2025/08/02 20:00
Non: Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Château de Versailles Spectaclesen zuzendari Laurent Brunnerren eta Versaillesko Errege Operako musika zuzendari nagusi eta biolinista den Stefan Plewniaken ideia batean oinarritua, ballet honek Antonio Vivaldiren Lau urtaroak famatuak eta haren herrikide eta garaikide Giovanni Antonio Guidoren Urteko lau sasoiak, ia ezagutzen ez direnak, elkartzen ditu.

Azken batean, dena fantasia poetikoz hornitzeko, esentziala laburbiltzen duten bi termino. Zeruertzean barreiatutako petalo beltzezko dekoratu batean, izaki hegodun batzuek espirituaren eta argitasunaren hileta-segizioa daramate. Zergatik? Urtaroak balleta besterik ez delako, eta sinesgaitza baino gauza serioagorik ez dagoelako.

Fitxa artistikoa:

  • Musika: Antonio Vivaldi & Giovanni Antonio Guido
  • Koreografia: Thierry Malandain
  • Jantziak eta dekoratua: Jorge Gallardo
  • Argiztapena: François Menou
  • Jantzien diseinua: Véronique Murat, Charlotte Margnoux, Anaïs Abel-ren laguntzarekin
  • Dekoratuaren gauzatzea: Frédéric Vadé
  • Osagaien gauzatzea: Annie Onchalo
  • Dekoratuaren eta atrezo laguntzaileak: Nicolas Rochais, Gorka Arpajou, Félix Vermandé, Raphaël Jeanneret, Christof t’Siolle, Txomin Laborde-Peyre, Maruschka Miramon, Karine Prins, Sandrine Mestas Gleizes, Fanny Sudres, Fantine Goulot
  • Ballet maisuak: Richard Coudray, Giuseppe Chiavaro, Frederik Deberdt.

Gehiago irakurri

Pastorala: Urrats kolektiboak

Pastorala: Urrats kolektiboak

Noiz: 2025/08/02 20:30
Non: Barkoxe

Euskal Herriko borrokak plazaratuko dituzte aurtengo pastoralean barkoxtarrek. Urrats kolektiboak izeneko pastoralak euskal militantzia du ardatz, XX. mendetik gaur artekoak: Gau eskola, Xiberoko botza, EHZ, ELB sindikata...

Patrick Quehillek hartu du eramaile izateko ardura eta berarekin batera, inguruetako sei gazte aritu dira idazle lanetan: Otxanda Queheille, Xaxi Hobiague, Laurie Pinque, Joanes Etxebarria, Jon Gamiotxipi eta Petti Galant.

Hiru emanaldi izango dira: uztailaren 27an, abuztuaren 2an eta 10ean.

Sarrerak: Erosi

Gehiago irakurri

Makila-dantzak, bordon-dantza eta aurreskua

Makila-dantzak, bordon-dantza eta aurreskua

Noiz: 2025/08/03 10:30
Non: Bera

09:30 Herriko txistulariek Argisoinua joko dute eta Ezpelur gaiteroek herrian barna joko dute.
 
10:30 Udalbatza, txistulariak, makil dantzariak eta Berako bandera aitzinean dutela, Herriko Etxetik San Esteban elizara abiatuko dira, Esteban Donearen ohoretan eta Berako abesbatzak lagundurik emanen den
meza nagusira.
 
Meza ondotik, Gure Txokoa Dantza Taldeko kideek Berako makil-dantzak eta bordon-dantza dantzatuko dute txistularien laguntzaz

18:00 Gure Txokoa Dantza Taldeak Berako aurreskua dantzatuko du Herriko Etxeko Plazan txistularien laguntzaz.

Gehiago irakurri

Malandain Ballet Biarritz: Urtaroak

Malandain Ballet Biarritz: Urtaroak

Noiz: 2025/08/03 20:00
Non: Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Château de Versailles Spectaclesen zuzendari Laurent Brunnerren eta Versaillesko Errege Operako musika zuzendari nagusi eta biolinista den Stefan Plewniaken ideia batean oinarritua, ballet honek Antonio Vivaldiren Lau urtaroak famatuak eta haren herrikide eta garaikide Giovanni Antonio Guidoren Urteko lau sasoiak, ia ezagutzen ez direnak, elkartzen ditu.

Azken batean, dena fantasia poetikoz hornitzeko, esentziala laburbiltzen duten bi termino. Zeruertzean barreiatutako petalo beltzezko dekoratu batean, izaki hegodun batzuek espirituaren eta argitasunaren hileta-segizioa daramate. Zergatik? Urtaroak balleta besterik ez delako, eta sinesgaitza baino gauza serioagorik ez dagoelako.

Fitxa artistikoa:

  • Musika: Antonio Vivaldi & Giovanni Antonio Guido
  • Koreografia: Thierry Malandain
  • Jantziak eta dekoratua: Jorge Gallardo
  • Argiztapena: François Menou
  • Jantzien diseinua: Véronique Murat, Charlotte Margnoux, Anaïs Abel-ren laguntzarekin
  • Dekoratuaren gauzatzea: Frédéric Vadé
  • Osagaien gauzatzea: Annie Onchalo
  • Dekoratuaren eta atrezo laguntzaileak: Nicolas Rochais, Gorka Arpajou, Félix Vermandé, Raphaël Jeanneret, Christof t’Siolle, Txomin Laborde-Peyre, Maruschka Miramon, Karine Prins, Sandrine Mestas Gleizes, Fanny Sudres, Fantine Goulot
  • Ballet maisuak: Richard Coudray, Giuseppe Chiavaro, Frederik Deberdt.

Gehiago irakurri

Helduen aurreskua

Helduen aurreskua

Noiz: 2025/08/04 18:00
Non: Itziar

Kofradia jaiak ospatzen dira Itziarren abuztu hasieran. Astelehenean helduen aurreskua egiten da arratsaldean, helduen jolasen ondoren.

Gehiago irakurri

Dantza

Dantza

Noiz: 2025/08/05 11:00
Non: Lanestosa

Abuztuaren 5ean, Elurretako Ama Birjinaren egunean egiten dute Dantza edo Arku-dantza Lanestosan.

Gehiago irakurri

Zortzikoa

Zortzikoa

Noiz: 2025/08/05 12:00
Non: Gasteiz, Espainia plaza

Gasteizko dantzariek eta Udal Txistulari Bandak, Gasteizko zortzikoa edo soka-dantza egingo dute. 

Gehiago irakurri

Rafaela Carrasco: Nocturna. Arquitectura del insomnio

Rafaela Carrasco: Nocturna. Arquitectura del insomnio

Noiz: 2025/08/05 20:00
Non: Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

*Donostiako 2025eko Musika Hamabostaldiaren barne.

Rafaela Carrasco koreografo sarituak pertsonek gauaren munduarekin duten harremana aztertzen du, eta baita hark Góngora, Lope de Vega, Juana Inés de la Cruz eta beste hainbatentzat inspirazio iturri izateko duen gaitasuna ere. Hori guztia Bach bezalako konpositoreen obrekin osatutako musikazko fresko baten gainean.

Fitxa artistikoa:

  • Rafaela Carrasco (koreografia eta zuzendaritza)
  • Álvaro Tato (dramaturgia)
  • Gema Caballero (zuzeneko ahotsa eta cante flamenkoa)
  • Aitana Sánchez-Gijón (off-eko ahotsa)
  • Pablo Martín Jones, Pablo Suárez, Jesús Torres (musika zuzendariak)
  • Gloria Montesinos (argien diseinua eta eszenografia)
  • Belén de la Quintana (jantziak)

Gehiago irakurri

Gazteen aurreskua

Gazteen aurreskua

Noiz: 2025/08/06 18:00
Non: Itziar

Kofradia jaiak ospatzen dira Itziarren eta abuztuhasieran hasten dira. Astelehenean helduen aurreskua egiten da eta astezkenean gazteena. Asteazkenean gazteen eguna izaten da, eta arratsaldeako 18:00etan Jokoak egiten dituzte eta ondoren aurreskua egiten da. 

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Uztaila 2025 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
« Abuztua 2025 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Iraila 2025 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930