Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2026ko Beasaingo Inauteri herrikoiak

2026ko Beasaingo Inauteri herrikoiak

Noiz: 2026/02/14 10:30
Non: Beasain (Gipuzkoa)

2026ko Beasaingo Inauteri herrikoiak Inaute larunbatean (otsailak 14) ospatuko ditugu egun osoko festa egitarauaren bidez.

Urtero bezala, herritar zein dantzazale orori dei egiten diegu gurekin batera Beasaingo kaleak Inauterietako dantzez, musikaz eta kolorez janztera etor daitezen.

Horretarako entsegu irekiak antolatu ditugu asteartetan (18:00etatik 19:00etara) Oriamendi 10 kaleko gure lokalean.

(Datozen asteetan zehar zabalduko dugu Inaute larunbateko egun osoko festa-egitaraua).

Gehiago irakurri

Abantoko Aratusteak (Gallarta)

Abantoko Aratusteak (Gallarta)

Noiz: 2026/02/14 11:00
Non: Gallarta

Goizean, kale-eskea egiten dute mozorroek etxerik etxe eta dendarik denda herriko kaleetan. Musika jo, dantza egin eta zarata ateratzen dute, trukean jana eta edana lortzeko.
  • Eskean irudikatzen duten dantzetako bat, zaku-dantza da, bertan mozorroek makilekin saragi-dantza dantzatzen dute, baina zahagiaren ordez, lastoz betetako zakua erabiltzen dute.
  • Eguerdian, bazkaria egiten dute eskean lortutakoa partekatuz.
  • Arratsaldean, pertsonaia guztiek desfilea egiten dute

 

*bi larunbatetan ospatzen da jai, batean Gallartan eta bestean Sanfuentesen. 

 

 

 

Gehiago irakurri

Oñatiko inauteria

Oñatiko inauteria

Noiz: 2026/02/14 11:00
Non: Oñati

Oñatz dantza taldeak, herriko musikariek eta inauterietako lantaldeak antolatzen dute Oñatiko Inauteria inaute larunbatean. Goizeko 11:30ean kalejiran abiatuko dira dantzan eta egun osoan zehar arituko dira herriko kaleetan.  

Gehiago irakurri

Surrandiak

Surrandiak

Noiz: 2026/02/14 12:30
Non: Durango

Surrandiak kalejiran irtengo dira Durangoko merkatu plazatik. Eguerdiko 12:30ean Surrandi goiztiarrak trikitilariekin eta arratsaldean 17:30ean surrandiak eta hartza Jaizaekeko txistulari eta Tabira musika bandarekin.

Gehiago irakurri

Kaskaboboak eta Maskaritak

Kaskaboboak eta Maskaritak

Noiz: 2026/02/14 13:00
Non: Agoitz

Inaute larunbatean eta hausterre-egun bezperan ateratzen dira Kaskaboboak eta Maskaritak. Gazteak mozorrotuta ateratzen dira eta puska biltzea egiten duten herrian zehar larunbatean. Etxerik etxe arrautza eta txistor biltzean aritzen dira, eta ondoren horrekin afaria prestatzen dute.

Asteartean aldiz, inauteriari emango diote amaiera kalejira batekin berriro ere Kaskaboboak eta Maskaritak. 

Gehiago irakurri

Mantagunak

Mantagunak

Noiz: 2026/02/14 16:30
Non: Urdiain

Arpilerazko mantak edo zakuak soinean, aurpegia estalia, ikusteko bi zulorekin. Horrela jantzitako pertsonaiak topatuko dituzue Urdiainen larunbat inauteriz 16:30etik aurrera Urdiaingo kaleetan. Hori bai, argi ibili beharko da jendea, ihote-pertsonaiek eskuan zigorra dutelako eta jendea berotzeko prest daudelako. Haiek zirikatu nahi dituenak honako errepika esatea besterik ez du: Mantaguna, guna, guna, guna, zakuan kunkuna.

Gehiago irakurri

Zarramuskeroak

Zarramuskeroak

Noiz: 2026/02/14 17:00
Non: Cintruenigo

Zarramuskeroak dira Cintruenigoko inauterietako pertsonaiak. Ostiral gauez, Kultur Etxeko balkoitik pregoia irakurrita, inauteriak hasten dira. Baina Zarramuskeroak larunbat eta igande arratsaldean ateratzen dira kalera.

Ordubeteko tartean, zarramuskeroak izaten dira kaleetako jaun eta jabe. Talko-hautsak, kolonia eta beste produktu batzuk hartuta, aurpegia agerian duten gazte-koadrilen atzetik ibiltzen dira, eta horietako asko ez ezagutzeko moduan uzten dituzte. Antzinako jatorria duten herri-pertsonaia horiek parrokiako elizako kanpaien joaldi bereziarekin batera hasi eta amaitu ohi dute irteera.

Gehiago irakurri

Kamarroak

Kamarroak

Noiz: 2026/02/14 18:00
Non: Bakaiku

Kamarroa da Bakaikuko (Nafarroa) inauterietako pertsonaia. Mozorro guztiak dira Kamarro, ez dauka janzkera zehatzik. Inaute larunbatean ateratzen dira Kamarroak Bakaikun. Herriko elkartean elkarrekin bazkaldu ondoren, mozorrotu eta etxez-etxe abiatzen dira goldea garraiatuz eta hautsak botaz. Zaparra deitzen zaio Kamarroek eskuan darabilten makil luzeari, eta herritarrak eta bereziki umeak beldurtzen aritzen dira herriko kaleetan.

Bakaiku: Kamarroak 2015 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Zamarroak, Neskak eta Mari Arroka

Zamarroak, Neskak eta Mari Arroka

Noiz: 2026/02/14 18:30
Non: Olazti

Larunbatean Olaztiko ihoteak ospatzen dira, 1992. urtean berreskuratu zena. Inauteriko pertsonaia tradizionalak, Zamar handia, Zamar txikiak, Neskak eta Mari Arroka herriko kaleetan zehar ibiltzen dira zalaparta sortzen fareekin (joareak).

Inauteriko elementurik ezagunenetariko bat Zamarro batzuek daramaten gurdia da. Gurdian lur bustia daramate eta umore onez botatzen diete segizioa ikustera mozorrotu gabe ateratzen direnei, Mari Arroka suzko igitaia daraman bitartean. Desfilea San Migel plazan amaitzen da, Olaztiko zortzikoa dantzatuz. Herriko gazteek bezperan egiten diote Mari Arrokari eta ihoteei ongietorria.

Gehiago irakurri

Jardinzayen konpartsa

Jardinzayen konpartsa

Noiz: 2026/02/14 19:00
Non: Donostia

Inauterietan bi aldiz ateratzen da Jardinzayen konpartsa, lehenik, inaute larunbat arratsaldean eta bigarrenez igande eguerdian. Eskolaren eskutik, Jardinzayen konpartsa tradizionala Donostiako kaleetan barrena ibiliko da. Aurten Jardinzayen Konpartsari ESKOLAren inauteri ezberdinetako jantziak gehituko zaizkio, denak nahastuta (1979-1998 urteetako jantziak). 

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Urtarrila 2026 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
« Otsaila 2026 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728
« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031