Dokumentuaren akzioak
Agenda

Pastorala: Urrats kolektiboak
Noiz: 2025/08/10 15:30Non: Barkoxe
Euskal Herriko borrokak plazaratuko dituzte aurtengo pastoralean barkoxtarrek. Urrats kolektiboak izeneko pastoralak euskal militantzia du ardatz, XX. mendetik gaur artekoak: Gau eskola, Xiberoko botza, EHZ, ELB sindikata... Patrick Quehillek hartu du eramaile izateko ardura eta berarekin batera, inguruetako sei gazte aritu dira idazle lanetan: Otxanda Queheille, Xaxi Hobiague, Laurie Pinque, Joanes Etxebarria, Jon Gamiotxipi eta Petti Galant. Hiru emanaldi izango dira: uztailaren 27an, abuztuaren 2an eta 10ean. Sarrerak: Erosi

San Lorentzoko danzanteak
Noiz: 2025/08/10 17:00Non: Iruñea, San Lorentzo karrika
Danzanteak San Lorentzo karrikako festetan elizaren aitzinean dantzatzen dira.

San Juan dantzak eta helduen dantza-soka
Noiz: 2025/08/10 18:00Non: Berastegi
Abuztuaren 10ean, San Lorenzo egunean dantzatzen dira San Juan dantzak Berastegin. Arratsaldean, 18:00etako bertso saioaren ostean egingo dituzte San Juan dantzak eta helduen dantza-soka.

Gasteiz Dantza Plazan
Noiz: 2025/09/05 19:30Non: Gasteiz, Florida Parkea
Ordua: 20:00etan (maiatza eta ekaina); 19:30ean (iraila).Dantza plazan 2025

Gasteiz Dantza Plazan
Noiz: 2025/09/12 19:30Non: Gasteiz, Florida Parkea
Ordua: 20:00etan (maiatza eta ekaina); 19:30ean (iraila).Dantza plazan 2025
Dokumentuaren akzioak