Dokumentuaren akzioak
Isilarazitako herri baten oihua
Izan ginelako, izaten jarraitzen dugu . Baina bidea ez da erraza izan. Izan ginena isilarazten saiatu izan dira mendeetan zehar. Historiak ertz asko ditu, baina askotan bertsio bakarren kontakizunak gailendu dira.
Horregatik, gure herriaren historiako zati garrantzitsuetako batzuk dantzatuz kontatu nahi dizkizuegu. Izan ginen hura gogoratu nahi dugu, bizi garen oraina ulertzeko. Isilarazi egin nahi izan gintuztenez, dantzatuz oihu egin nahi dugu, isilaraziak izan zirenak omenduz, dantzatzen duen herria ez delako sekula hilko.
Gure omenaldi xume hau, datorren abenduaren 20an, larunbatean, 19:30ean, plazaratuko dugu Beasaingo Usurbe Antzokian, urteroko Gabonetako emanaldian. Sarrera doakoa izango da.
Zuen zain izango gaituzue
Ostadar Dantza Taldea
Dokumentuaren akzioak


