Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Oilasko biltzea

Oilasko biltzea

Noiz: 2025/08/13 06:30
Non: Zizurkil

Zizurkilgo Ama Birjin Jaietan herriko gazteek oilasko biltzean arituko dira. Goizeko 6:30etatik aurrera herriko baserrietan zehar egingo dira oilasko biltzean.

13:30ean jaiei hasiera emateko suziria botako da udaletxeko balkoian.

Ondoren, oilasko biltzaileen dantzaldia.

Gehiago irakurri

Orta edo nor-bat dantzan

Orta edo nor-bat dantzan

Noiz: 2025/08/13 19:30
Non: Donostia, Tabakalera

*Donostiako 2025eko Musika Hamabostaldiaren barne.

Orta edo nor-bat dantzan . Pinu tartean berbetan urtarilean ospatu genuen Hura bat zen itzultzen o Haciendo aguas topaketaren eta maiatzeko Hura. Orta Darvay itzulpen lantegiaren jarraipena da. Orta or one dancing poema euskaratu dugu. Poema hori Gertrude Stein-ek (1874-1946) idatzi zuen 1911 eta 1912 bitartean, Isadora Duncan (1878-1927) dantzariaren deskribapena eginez. Steinek uste zuen Duncanek zuen adierazteko moduak bere baitan elkar biltzen zituela dantza eta pentsamendua. Poema honetan, garaikideak zituen beste batzuei buruz idatzi zituen beste deskribapen moduko batzuetan ere bai, Stein amalgama edo identitateen aleazio moduko identitate bat sortu nahian ahalegindu zela dirudi, zu zeu izatea beste batzuk izaten jarraitzen duten beste batzuetan islatua izanik ere.

Testu bat da dantza deskribatzen eta etengabe biratzen, tirabuzoi edo kiribil batek beste tirabuzoi bat sortzen du, eta ur-jauzietan, dantza pausoetan, urak mugitzen dituen errotarriak bezala, energia sortzen da. Erdigune baten gainean, Isadora (bera), leun eta etengabe mugitzen da testua izatearen pasarteetatik barrena, eginez, izanez, ekin eta ekin. Stein identifikatuta sentitzen zen Duncanekin, baldintza hori poeman agertzen da: “Hark bat izaten jarraitzen zuen (…), orduan norbaiten antza hartzen zuen, dantzatzen ez zuen norbaitena, idazten zuen norbaitena”. Isadora Duncanek, bere aldetik, aurre egiten zion mendebaldeko dantza bakarlariaren irudiari, koruaren ordezkari legez dantzatuz.

 

Interpretatzaileak:

  • Idoia Zabaleta: ideia
  • Jone San Martin, Jone Amezaga, Idurre Azkue, Idoia Zabaleta: interpretazioa
  • DJ Bihotza

Gehiago irakurri

Jesús Rubio, Luz Prado: Estudios Elementales

Jesús Rubio, Luz Prado: Estudios Elementales

Noiz: 2025/08/14 19:30
Non: Donostia, Tabakalera

*Donostiako 2025eko Musika Hamabostaldiaren barne.

Estudios Elementales Jesús Rubio Gamo dantzariaren eta Luz Prado biolin-jotzailearen arteko elkarrizketa eszenikoa da. Bertan, musikaz eta dantzaz dituzten gogoetak partekatzen dituzte publikoarekin. Oso mekanismo errazetatik abiatuta – arkua biolinaren soketan irristatzea edo gorputzaren artikulazioek tolesteko eta zabaltzeko duten forma –, bidaia bat marrazten dute, non ariketa zatiak, lehen maistren aholkuak, beren praktika artistikoetan erabakigarriak izan diren dantzarien edo musikarien ikuspegiak eta entzuketak agertzen diren. Ikaskuntza horien oroitzapenaren eta berrikuspenaren bidez, ekintzatik datorrenak eramaten ditu, era batera edo bestera jotzen eta dantzatzen denean agertzen den jariakinaren bila.

Interpretatzaileak:
Jesús Rubio, Luz Prado sorkuntza eta interpretazioa
Elena Cordoba laguntza artistikoa
Pablo Messiez eszena-aholkularitza

*Artistekin elkarrizketa emanaldiaren ondoren

Gehiago irakurri

Dantzarinak: Xebastian, Mintza Hadi!

Dantzarinak: Xebastian, Mintza Hadi!

Noiz: 2025/08/14 19:30
Non: Armendaritze

Oroimen hortan oinarrituz, Dantzarinak elkarteak 1990eko hamarkada arakatu nahi du: antzerki talde berrien sorrera, euskal elkarte eta euskal kulturaren garatzea. Gizon baten pasio batetik abiatuz, gure iragana eta oraia kondatuko dautzuegu. Lekukotik mundu zabaleraino, Armendaritzeko esperientziak guzientzat balio izanen du! 

Armendaritzen, 390 herritarrekin, dinamika haundi bat sortu da. Euskal kantua betidanik entzun da hemen: elizan, herriko bestetan, edo antzerkiko atsedenaldietan haurrek kantatzen dutelarik. Eta 2021etik goiti, euskal dantzak irakasten dira herritarreri. 

Horrela, herritar batzuek pentsatu dute : zergatik ez ikuskizun bat sortu, euskal tradizio guziak elkartzen dituena : antzerkia, kantua eta dantza? 90 dantzari, 18 antzerkilari, 35 kantari, 10 dendari, eta laguntzaile andana bat elkartu dira Xebastieni ohore emaiteko! Profesional batzuk ere gurekin dabiltza, gogotsu. Abentura haundi bat da, euskal balore eta ohiturak eguneratuz, biziarazteko. Hori da gure xedea! 

Plaza hunek bil ditzala belaunaldi zahar eta berriak, euskararen inguruan, gure hizkuntza eder hunen inguruan! 

Gehiago irakurri

Qabalum + Paspez Producciones: Todo este ruido + Tengo algo preparado

Qabalum + Paspez Producciones: Todo este ruido + Tengo algo preparado

Noiz: 2025/08/14 20:30
Non: Fitero, Ábsides Plaza

*2025eko Oinak Hodeietan programaren barne.

"TODO ESTE RUIDO"

Dantza-lan hau sci-fi iruditeriaren liluratik, komikiaren narrazio zatikatu eta fotografiko indartsuetatik, CGIren eremutik eta efektu berezietatik sortua da. Sorkuntzari buruzko mitoetatik ere sortzen da, munduaren sorrera eta intuizio filosofiko zaharrenetatik. Gizakiak betidanik bere buruari galdetu dion zerbait gehiago hori. Oro har, jatorriaz hitz egiten duten gure historiaren irudiengatik honaino nola iritsi garen eta etorriko denaz.

Poema dantzatua da, etorkizun posible bat marrazten duena, argiari egindako kantu bat, denbora igarotzen duena guri forma emateko. 

Fitxa artistikoa:

  • Creacio´n: Diego Pazo´, Luci´a Burguete
  • Dantzariak: Diego Pazo´, Luci´a Burguete, Joan Cano (dron)
  • Laguntza teknikoa: Liberam Technologies
  • Musika: VV.AA. (composicio´n de Diego Pazo´-ren sorkuntza)
  • Aholkularitza artistikoa: Akira Yoshida, Sandra Mun~iz, Martxel Rodri´guez, Jon Lo´pez 
  • Banaketa: Patty Hinchado

 

"TENGO ALGO PREPARADO"

Gazte bat eszenan agertzen da. Dantzari trebea baino gehiago dela erakutsi nahi du. Prestaketa luze baten ondoren, bere beldurrik handienari aurre egiteko prest dago. Hala ere, ikusleen artean bada eszenatokiaren deia jaso duen beste ikusle bat. Une horretatik aurrera, bien artean gatazkak piztuko dira eta artista gisa dituzten printzipioak zalantzan jarriko dituzte.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza: Óscar Pascual
  • Dantzariak: Maddi Muñoz, Óscar Pascual
  • Musika: Marlon Random
  • Argiztapena: Maialen Sánchez

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza eta aurreskua

Ezpata-dantza eta aurreskua

Noiz: 2025/08/15 11:00
Non: Zumarraga, Euskadi Plaza

11:00etan Eliza Nagusian, ezpata-dantza dantzatuko dute. 12:15etan Euskadi enparantzan, aurreskua.

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza eta aurreskua

Ezpata-dantza eta aurreskua

Noiz: 2025/08/15 11:30
Non: Bilbo, Begoña

Bilboko Beti Jai Alai taldeak ezpata-dantza eta soka-dantza egiten ditu Amabirjina egunean Begoñan.

Gehiago irakurri

Erregelak

Erregelak

Noiz: 2025/08/15 12:00
Non: Gernika-Lumo

11:30 Meza nagusia. Ostean, Erregelak Elai Alai taldearen eskutik eta ohiko kopaua.

Gehiago irakurri

Dantzari-dantza eta erregelak

Dantzari-dantza eta erregelak

Noiz: 2025/08/15 12:00
Non: Mañaria

Mañariako ezpata-dantzariek dantzari-dantza eta erregelak egingo dituzte meza ostean.

Gehiago irakurri

Dantzakia

Dantzakia

Noiz: 2025/08/15 12:00
Non: Etxarri Aranatz

Dantzakia deitzen zaio Etxarri Aranatzen egiten duten soka-dantzari. Hau, San Kiriko, San Adrian eta abuztuaren 15ean, Ama Birjinaren egunean dantzatzen da.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Otsaila 2025 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
2425262728
« Martxoa 2025 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
« Apirila 2025 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930