Dokumentuaren akzioak
Agenda
Isilarazitako herri baten oihua
Noiz: 2025/12/20 19:30Non: Usurbe Antzokia (Beasain, Gipuzkoa)
Izan ginelako, izaten jarraitzen dugu . Baina bidea ez da erraza izan. Izan ginena isilarazten saiatu izan dira mendeetan zehar. Historiak ertz asko ditu, baina askotan bertsio bakarren kontakizunak gailendu dira. Horregatik, gure herriaren historiako zati garrantzitsuetako batzuk dantzatuz kontatu nahi dizkizuegu. Izan ginen hura gogoratu nahi dugu, bizi garen oraina ulertzeko. Isilarazi egin nahi izan gintuztenez, dantzatuz oihu egin nahi dugu, isilaraziak izan zirenak omenduz, dantzatzen duen herria ez delako sekula hilko. Gure omenaldi xume hau, datorren abenduaren 20an, larunbatean, 19:30ean, plazaratuko dugu Beasaingo Usurbe Antzokian, urteroko Gabonetako emanaldian. Sarrera doakoa izango da. Zuen zain izango gaituzue Ostadar Dantza Taldea
Santamasetako dantzaldia
Noiz: 2025/12/21 18:00Non: Arrasate, Biteri plaza.
Santamasetako dantzaldia, herriko musikariekin. Santamasak 2025
Arte Ederra Ballet Gaztea: El Quijote
Noiz: 2025/12/21 18:00Non: Getxo, Muxikebarri
Gazte talde baten energia eta sentsibilitatearekin, Arte Ederra Ballet Gazteak Cervantesen eleberria berrinterpretatzen du gorputz-hizkuntza biziarekin, jatorrizkoaren esentzia epikoa eta espiritu komikoa galdu gabe. Istorioa, sarrera eta hiru ekitalditan banatua, Camachoren ezkontzetan oinarritzen da nagusiki, Bartzelonan, non Kitri gaztea, garai hartako ohitura zen bezala, Gamacherekin ezkontzera behartzen duten, benetan maite duena Basilio bizargina denean.
Ihauterietako karroak eta munstroak
Noiz: 2026/01/08 19:00Non: Miarritze, Espace Marian Arregi Dantza Leku
Ihauterietako erritualetan alderantzikatze fenomeno ugari daude, neguko urtaroa baita heriotza eta denboraren kontra joateko ideiarekin eginak. Gauzen ordena hausteko nahian, izugarri handitik oso ttikira, erraldoi zein iputxek, alimaleko karroek, herensugeek eta beste munstroek gauzen orden jakina nahasarazten dute. Hori dena jantzietan baita erritualen egintzetan adierazten da.
Hitza eta hizkuntza berpiztearen zerbitzuko
Noiz: 2026/01/22 19:00Non: Miarritze, Espace Marian Arregi Dantza Leku
Ihauterietako erritualetan garrantzi handia du hitzak, dantzariek, joaldunek, lanbide parodiek egiten dituzten akzioen osagarria. Eske kantak, elkarrizketa teatralizatuak edo erranaldi magikoak horren lekuko dira, modelo tradizionaletan zein parte hartzaileen irudimenarekin osatuak. Kopla edo umore hitzak hizkuntza ezberdinetan erranak dira, berriz ere hizkuntza eta kultura batzuen gurutzatze eremuan dagoen herrian.
Komedia, epaiketa eta satitra soziala: Monsieur Carnaval-etik San Pantzar-era
Noiz: 2026/02/12 19:00Non: Miarritze, Elkarteen etxea
Neguko urtarotik udara pasatzea, Ihauteriak batera, urte osorako balantzea egiteko aukera da. Biltzar nagusi batean bezala, gizarte osoak plaza publikoan aurkezten ditu giza-balorazioak, eta bereziki grina ekarri dituzten gaiak. Aktualitate politikoa, gai pribatuak zein herriko bizitzari lotuak, kezka horiek satira sozial baten eredu batean adieraziak dira. Gure herrialdean, epaiketa bat antolatzen da, erdiko pertsonai akusatu batekin: monsieur Carnaval edo San Pantzar.
Dokumentuaren akzioak


