Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Kintoen soka-dantza

Kintoen soka-dantza

Noiz: 2026/02/04 19:00
Non: Aretxabaleta

Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, herriko kintoak kantuan eta eskean jardungo dute baserriz baserri.

Otsailaren 5ean, hau da, Santa Ageda egunez aldiz, herrian zehar aritzen dira eskean goizez. Ondoren, arratsaldeko 19:00etan herriko plazan elkartu eta soka-dantza dantzatzen dute. Soka-dantza hau, otsailaren 5ean egiten dute lehen aldiz, eta gero igande guztietan errepikatuko dute inaute igande arte.

Gehiago irakurri

Mozorro zuriak

Mozorro zuriak

Noiz: 2026/02/05 11:30
Non: Arantza

Arantzako gazteak goizeko 9tan elkartuko dira elkarrekin gosaltzeko. Ondotik puska biltzeari ekingo diote eta lehen geldialdia herriko eskolan egingo dute. Bertako ikasleei bisita egingo diete eta umeek prestatutako kolorezko eta paperezko zintak edo puskak bizkarrean jarri eta kuestazioan abiatuko dira. Bi taldetan banatu eta baserriz baserri ibiliko dira eskean egun guztian zehar trikitilari eta pandero-joleekin batera. Fandango eta arin-arinak, eta Arantzako zortzikoak dantzatuz, eta jan-edanean pasako dute eguna.

Bihar, ostirala, berriro ere gosaltzeko elkartuko dira eta ondotik, Arantzako kaleetan zehar ibiliko dira eskean mozorro zuriak jantzita.

Ohikoena da Arantzako mozorro zuriak, inaute astea baino bi aste lehenago ateratzea eskean, baina hala ere, ez da beti horrela izaten.

Gehiago irakurri

Kintoen aurreskua

Kintoen aurreskua

Noiz: 2026/02/05 19:00
Non: Eskoriatza

Santa Ageda egunean, urte horretan hemezortzi urte betetzen dituzten gazteak herrian ibiltzen dira eskean. Galtza eta alkandora zuriak, zinta gorridun alpargata zuriak, gerriko eta txapela gorriak eta lepotik koloretako zapia janzten dituzte. Kinto zaharrenak eta gazteenak txapela eta gerriko beltzak eramaten dituzte. Eskean ibili ondoren, 19:00tan plazan, aurreskua burutzen dute. Hurrengo igandean ere dantzatzen dute. 

 

Gehiago irakurri

Kintoen soka-dantza

Kintoen soka-dantza

Noiz: 2026/02/05 19:00
Non: Aretxabaleta

Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, herriko kintoak kantuan eta eskean jardungo dute baserriz baserri.

Otsailaren 5ean, hau da, Santa Ageda egunez aldiz, herrian zehar aritzen dira eskean goizez. Ondoren, arratsaldeko 19:00etan herriko plazan elkartu eta soka-dantza dantzatzen dute. Soka-dantza hau, otsailaren 5ean egiten dute lehen aldiz, eta gero igande guztietan errepikatuko dute inaute igande arte.

Gehiago irakurri

Elirale-Pantxika Telleria Kia: bOta-ren egonaldiaren aurkezpen publikoa

Elirale-Pantxika Telleria Kia: bOta-ren egonaldiaren aurkezpen publikoa

Noiz: 2026/02/05 19:00
Non: CCN Malandain Ballet Biarritz, Gare du Midi, Miarritze

 

“Indar guzia emanik, urratsa ematen duen jenderatzen artean sartzea, aho batez”

Bi koreografoen katalan eta euskal jatorrien bitartez, bOta ikuskizunak bidaia dantzatu eta kantatu baten itxura hartzen du. Joana eta Jonen kulturak elkartzen dira jauziaren inguruko hiztegi komun bat aurkitzeko (jauzi ekintza), bOta-k katalanez jauzi erran nahi du, eta euskaraz, jaurti.

Belaunaldiz belaunaldi transmititzen diren bi kultura herrikoiak, besteak beste, ahotsaren eta gorputzaren bidez. Dantza, kolektiboki dastatzen dena, zirkuluan ospatu ohi da, elkarri begiratzeko, taldean konektatzeko eta elkar hobeki ulertzeko. Kolektiboaren izaera, alaitasuna eta ahalmena ospatzen duten kantu polifonikoak. Melodiak eta erritmoak ehuntzen dituzten musika tresnak, gorputzei berez bizia ematen dietenak.

Jon eta Joana, dantzari eta koreografo garaikideak, jauzi, zirkulu, joko eta erritmoak nahastuko dituen idazkeran murgilduko dira.

Koreografia eta interpretazioa :

Joana Millet Arias & Jon Vernier Bareigts

Kanpoko begiradak :

Pantxika Telleria & Victor Pérez

Musika sorkuntza eta interpretazioa : 

Xabi Darthayette

Gehiago irakurri

Kuestazioa eta zortzikoa

Kuestazioa eta zortzikoa

Noiz: 2026/02/05 20:00
Non: Altsasu

Santa Ageda egunez, herriko kintoek kuestazioa egiten dute herrian zehar eta arratsaldeko 20:00etan zortzikoa egiten dute plazan. Horrela, otsailaren 5ean hasiko dituzte bost eguneko ospakizunak.

Gehiago irakurri

Anarru Egunari buruzko dokumentalaren estrenaldia

Anarru Egunari buruzko dokumentalaren estrenaldia

Noiz: 2026/02/06 08:00
Non: Bakio (probalekua)

2024an bueltatu ziren, hamarkada askoren ostean, anarruak Bakiora. Anarru Eguna berreskuratu (eta eguneratu) genuenetik urte bi pasatu dira, eta berasmatze prozesu hori jasotzen duen dokumentala ekoitzi du Maule Productionsek, Bakioko Udalak eta Itxas-Alde dantza taldeak bultzatuta.

Umetan anarrua ezagutu izan zuten pertsona adindunen testigantzak jasotzen ditu filmak, prestaketa eta berreskurapen prozesua, bai eta zenbait adituekin izandako elkarrizketak ere.

Benetan lan polita, Bakioko herrian egindako lanaren erakusle, baina guztiz auzi unibertsalari buruz ari zaiguna. Honekin batera beronen trailerra partekatzen dugu, aurrerapen moduan.

Herriarentzako otsailaren 6an izango da estrenaldia; ondoren edonorentzat sarean ikusgai izango da.

Gehiago irakurri

Puska biltzea

Puska biltzea

Noiz: 2026/02/06 10:00
Non: Igantzi

Etxeko arropa zaharren zatiz eta oihal puskez sortutako mozorroak janzten dituzte, eta herriko etxeetan eta baserrietan eskean aritzen dira  trikiti eta pandero doinuekin. "Ofizialak" baino asteburu bat lehenago izaten dira inauteriak Igantzin, ostiral eta larunbatean. 

 

 

 

Gehiago irakurri

Puska biltzea eta inauteri dantzak

Puska biltzea eta inauteri dantzak

Noiz: 2026/02/07 07:00
Non: Lizartza

Inaute larunbata baino astebete lehenago ospatzen dute inauteria Lizartzan. Asteburu osoan zehar kuestazioan aritzen dira dantzan. 

Larunbatean, goizean goiz hasi ohi dute kuestazioa. 7:00etan plazan elkartzen dira eta kalejira Uetako zubitik dantzari, txantxo eta txistulariekin hasten da. Horrela, ‘Diana’ abestuz hasiko da inauteria. Ondotik, 7:30ean puske-biltze edo kuestazioari ekingo diote dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik. Baserriz baserri arituko dira tarteka inauteri dantzak eginaz. Eguerdia iristean, 13:30inguruan inauteri partaide guztiek kalejira egingo dute, Arrateko zubitik irtenda. Ondoren, denek elkarrekin bazkalduko dute herriko frontoian.

Igandean aldiz, goizeko 12etan dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen gurdi, mozorro eta gainerakoekin batera. Ondoren, Lizartzako inauteri dantzak egingo dituzte Otsolar dantza taldeko dantzariek plazan: paseoa, lehenengoa, bigarrena, seigarrena, ostiko-dantza, etxe-dantza, lau ostiko, azken paseoa, makil-dantza eta brokel-dantza edo pala-dantza. 

Lizartza: Inauteri dantzak 2013 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Puska biltzea

Puska biltzea

Noiz: 2026/02/07 08:00
Non: Igantzi

Etxeko arropa zaharren zatiz eta oihal puskez sortutako mozorroak janzten dituzte, eta herriko etxeetan eta baserrietan eskean aritzen dira  trikiti eta pandero doinuekin. "Ofizialak" baino asteburu bat lehenago izaten dira inauteriak Igantzin, ostiral eta larunbatean. 

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Urtarrila 2026 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
« Otsaila 2026 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728
« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031