Dokumentuaren akzioak
Agenda

Dantza
Noiz: 2025/08/05 11:00Non: Lanestosa
Abuztuaren 5ean, Elurretako Ama Birjinaren egunean egiten dute Dantza edo Arku-dantza Lanestosan.

Zortzikoa
Noiz: 2025/08/05 12:00Non: Gasteiz, Espainia plaza
Gasteizko dantzariek eta Udal Txistulari Bandak, Gasteizko zortzikoa edo soka-dantza egingo dute.

Rafaela Carrasco: Nocturna. Arquitectura del insomnio
Noiz: 2025/08/05 20:00Non: Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
*Donostiako 2025eko Musika Hamabostaldiaren barne. Rafaela Carrasco koreografo sarituak pertsonek gauaren munduarekin duten harremana aztertzen du, eta baita hark Góngora, Lope de Vega, Juana Inés de la Cruz eta beste hainbatentzat inspirazio iturri izateko duen gaitasuna ere. Hori guztia Bach bezalako konpositoreen obrekin osatutako musikazko fresko baten gainean. Fitxa artistikoa:

Gazteen aurreskua
Noiz: 2025/08/06 18:00Non: Itziar
Kofradia jaiak ospatzen dira Itziarren eta abuztuhasieran hasten dira. Astelehenean helduen aurreskua egiten da eta astezkenean gazteena. Asteazkenean gazteen eguna izaten da, eta arratsaldeako 18:00etan Jokoak egiten dituzte eta ondoren aurreskua egiten da.

Paloteadoa
Noiz: 2025/08/06 19:30Non: Fustiñana, Foruen plaza

Lasala: Burnt
Noiz: 2025/08/07 20:00Non: Bilbo, Txurruka Kaia
*Zumaiako 2025eko Musika Jaialdiaren barruan.
Gero eta eskatzaileagoa den gizarte-ispilu baten aurrean, badirudi estrategia posible bakarra gauero intentsitate handiagoz distiratzea dela. Hainbeste kontsumitzen den prezioa sitsek argitik gertu hegan egiteagatik ordaintzen duten prezio bera da: berezko "burnout" batean su hartzeko aukera.

Dantzari-dantza eta erregelak
Noiz: 2025/08/10 11:00Non: Berriz
Abuztuaren 10ean, San Lorenzo egunean dantzatzen dituzte dantzari-dantza eta erregelak Sallobente auzoko ermitan.

Pastorala: Urrats kolektiboak
Noiz: 2025/08/10 15:30Non: Barkoxe
Euskal Herriko borrokak plazaratuko dituzte aurtengo pastoralean barkoxtarrek. Urrats kolektiboak izeneko pastoralak euskal militantzia du ardatz, XX. mendetik gaur artekoak: Gau eskola, Xiberoko botza, EHZ, ELB sindikata... Patrick Quehillek hartu du eramaile izateko ardura eta berarekin batera, inguruetako sei gazte aritu dira idazle lanetan: Otxanda Queheille, Xaxi Hobiague, Laurie Pinque, Joanes Etxebarria, Jon Gamiotxipi eta Petti Galant. Hiru emanaldi izango dira: uztailaren 27an, abuztuaren 2an eta 10ean. Sarrerak: Erosi

San Lorentzoko danzanteak
Noiz: 2025/08/10 17:00Non: Iruñea, San Lorentzo karrika
Danzanteak San Lorentzo karrikako festetan elizaren aitzinean dantzatzen dira.

San Juan dantzak eta helduen dantza-soka
Noiz: 2025/08/10 18:00Non: Berastegi
Abuztuaren 10ean, San Lorenzo egunean dantzatzen dira San Juan dantzak Berastegin. Arratsaldean, 18:00etako bertso saioaren ostean egingo dituzte San Juan dantzak eta helduen dantza-soka.
Dokumentuaren akzioak