Jantzi erakusketa: Adurtza 50 urte

  • Jantzi erakusketa: Adurtza 50 urte
  • 2024-11-16T18:00:00+01:00
  • 2024-11-16T23:59:59+01:00
  • Adurtza Dantza Taldeak, bere 50. urteurrena ospatzeko ekintzen baitan, Euskal Herriko jantzi tradizionalen erakusketa berezi bat antolatu du. Erakusketak Euskal Herriko hainbat lekutako dantzetan erabiltzen diren 27 jantzi tradizional jasoko ditu, gure kultura eta tradizioaren aberastasuna erakutsiz. Jantziekin batera, taldearen 50 urteko historian ateratako argazkiak ere ikusgai izango dira. Erakusketan, gainera, ekainaren 22an taldearen 50. urteurrenaren ospakizun nagusi izan zen dantza ekitaldiaren bideoa proiektatuko da. Ekitaldi hura une gogoangarria izan zen,taldearen historian mugarri izanik. Hau izango da Adurtza Dantza Taldeak urteurrena ospatzeko antolatu dituen jardunaldien azken ekintza. Ekimen hau posible izan da taldearen finantzaketa propioari eta beste talde eta erakundeen laguntzari esker. Ordutegia: Erakusketa egunero izango da ikusgai 18:00etatik 21:00etara. Data: 2024ko azaroaren 16tik 30eraOrdua: 18:00 - 21:00Lekua: Hegoalde Gizarte EtxeaPubliko guztientzat | Sarrera doan
Jantzi erakusketa: Adurtza 50 urte
Noiz

2024/11/16 18:00

Non

Gasteiz, Hegoalde Gizarte Etxea

Adurtza Dantza Taldeak, bere 50. urteurrena ospatzeko ekintzen baitan, Euskal Herriko jantzi tradizionalen erakusketa berezi bat antolatu du. Erakusketak Euskal Herriko hainbat lekutako dantzetan erabiltzen diren 27 jantzi tradizional jasoko ditu, gure kultura eta tradizioaren aberastasuna erakutsiz. Jantziekin batera, taldearen 50 urteko historian ateratako argazkiak ere ikusgai izango dira.

Erakusketan, gainera, ekainaren 22an taldearen 50. urteurrenaren ospakizun nagusi izan zen dantza ekitaldiaren bideoa proiektatuko da. Ekitaldi hura une gogoangarria izan zen,
taldearen historian mugarri izanik.

Hau izango da Adurtza Dantza Taldeak urteurrena ospatzeko antolatu dituen jardunaldien azken ekintza. Ekimen hau posible izan da taldearen finantzaketa propioari eta beste talde eta erakundeen laguntzari esker. Ordutegia: Erakusketa egunero izango da ikusgai 18:00etatik 21:00etara.

Data: 2024ko azaroaren 16tik 30era
Ordua: 18:00 - 21:00
Lekua: Hegoalde Gizarte Etxea
Publiko guztientzat | Sarrera doan