Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Iñaki Sagardoi Leuza Festa, errituala... eta emakumea

Dokumentuaren akzioak

Festa, errituala... eta emakumea

2009/11/18 12:15


"¿Que la labradora y la señora sean mujeres?... pase; ¿Que kantiniersa sea mujer?...uum, con dificultad, pero todavía pase; ¿Que el txerrero sea una mujer?, no se puede permitir llegar a eso; la Mascarada es ante todo un episodio masculino, y por ello, una acción que debe ser, sin lugar a dudas, protagonizada por hombres"


Hala azaltzen ditu gure Antropologia irakasleak (Kepa Fernandendez de Larrinoa) Zuberoako maskaradetan emakumearen parte-hartzearen aurkako iritzirik erradikalenak.

Hala ere, gaur egun u,kaezina den emakumearen presentzia hori gradualki izan dela argudiatzen du Antropologoak.
  1. 80.hamarkadaren hasieran, Emakumeek, emakume diren "bigarren mailako" pertsonaiak (Laborari eta Anderea) antzezten hasten dira. Berrikuntza oihartzuna izaten du bailaran,  baina normaltzat ikusten da ein handi batean.
  2. Hamarkadaren erdialdean emakumeak dantzari taldean parte hartzen hasten dira, lehenengoz kantiniersa moduan, eta gero pertsonai guztietara zabalduz. Eztabaida handia pizten da, eta dantzan emakumearen presentziak duen legimitatea jartzen da zalantzan.
  3. Aitzindari izan zen 1992.eko Eskiulako Maskarada. Pertsonai guztiak bere osotasunean emakumeak izan ziren. Bai gorrien taldea eta bai beltzena.
Suposatzen dut, Zuberoako erritual eta festen izaera ez dela bat etorriko Euskal Herriko beste batzuekin eta,beraz, eztabaida ez dela berdina izango, hala ere, erradikal horien iritziak ez dira asko aldentzen hasieran jarri ditudanetatik, eta azken finean Zuberoan eztabaida gaindituta dago modu batean. Orain, hausnarpenerako galdera: Posible litzateke beste lekuetan hala gertatzea?

  • Iturria: Mujer, ritual y fiesta. (Kepa Fernandez de Larrinoa, 1997, Pamiela)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Iñaki Sagardoi Leuza

Iñaki Sagardoi Leuza

Jasotako azken erantzunak