Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Iñaki Sagardoi Leuza Euskal dantza nazionala eta Mutil-dantzak

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantza nazionala eta Mutil-dantzak

2009/11/03 12:36
"El ezpatadantza es un baile eminentemente viril y magestuoso". Hala azaltzen zuen Sabino Aranak Durango aldean dantzatzen zen ezpatadantza, bide batez gainera, Euskal dantza nazionala bezala proposatzen zuen: "¿No se animarian los pueblos a formar kuadrillas de ezpatadantzaris? Morroskos habiles para ello hay de sobra en nuestro pais"    
 
                     

Txistuaren munduan ere horrelako ideiataz mintzo egin ziren. Aita Donostiak adibidez, 1933. urtean argi zeukan: " En nuestro movimiento de restauración, tal y como ahora se va desarrollando, la canción y el baile populares van adquiriendo un puesto de estima muy aceptable, considerados como obras artísticas. No se ha llegado al ideal, es cierto, pero algo se a hecho. Son notables los esfuerzos realizados, por ejemplo, para convertir el ezpata-dantza bizkaíno en nuestro baile nacional. Idea de resultados magníficos, como lo sabéis mejor que yo"
                                     
                                         

La voz de Navarra egunkari abertzaleak 1932. urtean Nafar dantzen aniztasunaz jabetua (mutil-dantzak, jauziak, sagar-dantza, jauziak, Leitzako Ingurutxoa...) hausnarketa galdera kaleratu zuen: "La viril danza guerrera es ciertamente de un arcaísmo y belleza verdaderamente sugestionantes ¿Pero es que el Folk-lore vasco se ha terminado con ese baile?"

Ezpata dantzak,ordea, arazo haundia zeukan dantza nazional bilakatzeko. Prestakuntza fisiko izugarria eskatzen zuen, eta herri osaren parte-hartzea mugatu beraz. Aita Donostiak, hala ere, ez zituen gizarte dantzak Euskal Herriko izpirituaren isla bezala ikusten ("Son algo rudimentarios y menos representativos nuestros")

Azalpen gutxi emanda,beraz, Baztango Mutil dantzak proposatu zituen dantza nazionl bezala, Euskal eskoletan irakatsi behar zirela azpimarratuz.
"El mutil-dantza puede ser este baile colectivo vasco, puede ser nuestra Sardana, con la similitud que el elemento femenino podría tomar parte en él, por lo menos en alguna de sus variantes"

Emakumeen aipamena berria zen oso Mutil-dantzetan, eta Baztanen zegoen ikuspegiari guztiz kontrajarria alegia, non mutil edo gizonak dantzatzen zuten soilik.
Gatazka "ideologiko" hura oso nabaria suertatu zen hilabete gutxitara, Gazteizen ospatu zen III. Aberri egunean, musika eta dantza ikuskizunean alegia.
                                                        
Baztango mutildantzariak gonbidatuak izan ziren ikuskizunerako, baina , Mendizorrotza zelaian bertan konturatu egin ziren Donostiako haur dantza talde misto batekin dantzatu behar zutela. Eztabaida luze eta gogor baten ondotik zelaira ateratzea onartu zuten.
Hona hemen Txistulari aldizkariak bere 8.zenbakian egin zuen kronika:
"Accedieron los del Baztan de mala gana, porque en el campo se les esperaba ya. Y allí salieron refunfuñando al campo, seguidos de aquella larga hilera de niños y niñas, con los que juzgaban desdoro bailar juntos, porque aquella claudicación suponía para ellos romper con una tradición, que en aquel momento quedaba deshecha. El baile Baztanes salía entonces con todos los honores del valle donde hasta aquel momento alló cobijo y respeto e irrumpía con todos los honores ante los hijos de toda Euzkadi. El "Mutil-dantza" dejaba de ser en aquel momento, ciertamente, "Mutil-dantza"; pero aquella tarde, aquel baile señorial venía a ser algo así como "Eusko-dantza". [...] Y esto era lo que lso muchachos del Baztan no comprendían. Parecíales profanacíon que aquellos niños y niñas tomaran parte con ellos en la danza que hasta entonces les había sido privativa. Y no comprendían que el padre de los poxpoliñas donostiarras quería [...] enseñar y demostrar al gentío congregado en Mendizorrotza que existe en relidad una danza colectiva vasca, limpia, honesta, digna de ser expandida por todos los lugares de Euzkadi, digna de ser bailada, lo mismo por el jovencito, que por el niño, que por la joven, que por el hombre maduro; danza que sea vasca legítimamente y sana expansión de un pueblo y sea también, al mismo tiempo, reacción contra un exotismo harto inoculado ya, y que va siendo, desgraciadamente para nuestra juventud, la más acabada escuela de decadencia"

Gertakari hau, mutil-dantza dantza nazionala bilakatzeko azken ahalegina izan zen eta gaur arte dirau txistularietan emakumearen kontua.
                                          

  • Iturria: Txuntxuneroak: Narrativas, identidades e ideologías en la historia de los txistulari .(Karlos Sanchez Ekiza, 2005, Altaffaylla)

Dokumentuaren akzioak

oier
2009/11/04 15:32
Oso gertaera interesgarriak dira horiek Iñaki. Sanchez Ekizaren liburu hori oso baliagarria da eta gure tradizio, musika eta dantzen inguruan izan diren hainbat mugimendu bere testuinguru politiko eta sozialean ulertzeko.

Dena den, ez zen aipatzen duzun hori izan mutil-dantza dantza nazional bilakatzeko azken ahalegina. 60ko hamarkadan, baztango mutil-dantzetan oinarritutako dantza bat sortu -Jon Oñatibiak jarri zion doinua-, eta dantza nazional bihurtzeko ahalegina egin zen. Herri-dantza zuen izena eta besteak beste Ez Dok Hamairu-ren kantaldien hasieran dantzatzen zuten.

70eko hamarkadan Larrain-dantzari begira jarri ziren dantza nazional baten bila zebiltzanak, baina orain urte gutxi, 2002an, Bizkaiko elkarte batek hauxe adierazi zuen: "Dantza-jauziak eta Mutil-dantzak, Euskal Dantza Nazional bihurtu nahi ditugu" eta horretako zenbait ekimen iragartzen zituen.

Egun nagusi ikuspegitik dantza nazionalaren kontu horrek pellokeria dirudi, baina ikusten denez historian nahikoa energia xahutu du horrek, eta batzuk oraindik  horrekin tematuta jarraitzen dute.
 
oier.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Iñaki Sagardoi Leuza

Iñaki Sagardoi Leuza

Jasotako azken erantzunak