Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Pierre Latasa Goya Urruña Gaua, kabalkadaren ondotik

Dokumentuaren akzioak

Urruña Gaua, kabalkadaren ondotik

2017/08/26 09:25

2014ean Urruñarrek kabalkada bat antolatu zuten aspaldiko ohitur bat berpizteko gisan. Zaharren lekukotasunetan oinarrituz, kaskarotak, herritarrak, musikariak, antzezlariak, kantariak baita dendariak bildu ziren. Ondotik Lapurdiko herri anitzetan ohitura berpizten hasi zen ere bai.

Aurten ere Urruñarrak bildu dira. Momentuko ez da bertze kabalkada baten egiteko bainan " Urruña Gaua " izena duen gaualdia antolatzeko. Euskal mitologia gaitzat ukanez, ordu bateko desfile bat eginen dute eta ondotik arizaleak plazan elkartuko dira egiteko eta dantza batzuen emateko. Xerar Urrutiak eta Joseba Aurkenerenak idatzi dute antzerkia, Zelin Duperou dantzaz arduratu da eta dendari anitz bildu dira gizon jakintsu batekin mitologiako perstonaien jantziak sortzeko. 

120 herritar parte hartuko dute.

Izanen da jetekoa eta edateko, taloak eta guzti.

Zer da euskal mitologia? [Urruñako web gunetik ateratua]

            Euskaldunen sinesmen zaharra edo mitologia zahar-zaharra da, gure mintzaira bezain zaharra, eta bere erroak Paleolito Aroan, Kristoren aitzineko 43.000. urtean bilatu beharko genituzke. Garai hartan gure arbasoak Europa osoan zehar zabaldu ziren eta ama-lurraren inguruko kultua hedatu.

Gure arbaso zaharrak ehiztariak eta ibiltariak ziren. Lurraren seme-alabak zirela uste zuten eta Amalurra gurtzen zuten. Paleolito Aroan ama-lurrarekin loturiko jainkosa zabaldu ginuen Europa osoan zehar. Mari, Maia, Lur, Amalur, eta bestelako izenez deitzen ginuen. Euskaldunen jainkosa handi honek hiru ezaugarri handi biltzen zituen bere baitan: amatasuna, emetasuna eta emankortasuna.

XX. mendeko azken erdialdean euskal mitoak bizirik irauten zuen Euskal Herriko eremu zabaletan, batez ere, laborari eta artzain munduari loturik. Hortxe bildu zituen Joxemigel Barandiaran antropologo eta etnografo handiak gaur egun horren ezagun egiten zaizkigun mito eta pertsonaiak: Mari, Ortzi, Egu, Maju, Atarrabi, Mikelats, Amalur, Eki, Ilargi, Ortzadar, Euri, Adur, Aide, Aidegaixto, Akerbeltz, Alarabi, Argi, Balbe, Basajaun, Behigorri, Eate, Hegoi, Ehiztari Beltza, Herensuge, Etsai, Gaizkin, Galtzagorri, Gauargi, Gaueko, Gorritxikiak, Ieltsuak, Ihizi, Inguma, Intxixuak, Itzularri, Izuargi, Laino, Maide, Mairi, Mamur, Mikeldi, Muru, Hodei, Ostebi, Oihulari, Sugaar, Tartalo, Iturri, Leize, Amazkar, Marimunduko, Tronagarru, Mamaorroak, Ostots, lamiak, jentilak, aztiak, sorginak, Kixmi, Olentzero, Martinttikiren ipuinak eta abar luze-luzea.

Hauxe da euskaldunok bizitzari eman diogun adierazpen logikoa, naturatik edan dugun filosofia berezia, bizitzaren liburuan irakurriz sortu eta garatu dugun mundu ikuskera. Eta hauxe da URRUÑAKO GAUEAN denon gogora ekarri nahi duguna.

 

Antolatzailea : Berttoli Elkartea

Desfilean hastapena : Arotzenia jatetxearen ondoan

Eguna : gaur, agorrilaren 26a

Ordua : 21:30

Informazioen iturria : Urruñako herriko etxearen webgunea

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Pierre Latasa Goya

Pierre Latasa Goya

Lapurdi

Sortzez Urruñarra, Donibane Lohitzuneko Begiraleak dantza taldekoa naiz eta orain Maritzuli konpainiako hainbat proiektuetan ibiltzen naiz ere bai.