Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Pierre Latasa Goya Emazteak euskal dantzaren munduan

Dokumentuaren akzioak

Emazteak euskal dantzaren munduan

2019/12/17 08:00
Emazteak euskal dantzaren munduan

Muskildiko maskaradak, Muskildi, 2018-01-07. Argazkia: Aritz Ibañez - Dantzan CC-BY-SA

“Emakumeak lehenengoz Lesakako Zubigainekoan”, hauxe zen Uztailaren 7an EITB-k argitaratutako artikulu baten izenburua. Alabaina, azken urteetan hau bezalako berri anitz entzun eta irakurtzen ditugu. Baina egia ote da “lehen aldia” dela? Bestalde, nola ikus daitezke oraindik genero bereizketak dantzaren munduan edo orokorkiago munduan berean?

Soka-dantza Eibar
Sanjoanetako soka-dantza, Eibar, 2019-06-23. Argazkia: Felipe Loiola - Dantzan CC-BY-SA

San Fermin Aldapakoa ezpata-dantza
San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza, Iruñea, 2016-09-25. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC-BY-SA

Ohi da erratea Euskal Herrian emazteek ez dutela sekulan dantzatu eta gizonen kontua izan dela bakarrik baina hori gezurra hutsa da. Ikerketa batzuek argiki erakutsi dute emazteek betidanik dantzatu dutela duela gutti arte. Elizaren eraginarengatik baztertuak izan ziren eta horregatik gaur egun gehienek pentsatzen dute tradizioan mutilek baizik ez dutela dantzatzen.

Lapurdiko emazteak dantzan. Argazkia: Marcel Delboy

Orio 1942 emakumeen aurreskua 016
Estropaden garaipena ospatzeko festa Orion, 1942an. Emakumeen aurreskua, agurra. Argazkia: Vicente Martin / Kutxateka CC BY-NC 4.0 2015

Zorionez herri anitz eta dantza talde anitz ohartu dira egiazko zozokeria zela neskak bazterrean uztea ondorioz pixkanaka pixkanaka dantza guzietan sartu dituzte. Harrigarria gelditzen dena egiteko moldea da, baita zenbat denbora ematen duten erabaki baten hartzeko: herri batzuek populua bozkarazi dute, beste batzuek eztabaidak antolatu. Eta oraino emazte bati edo biri baizik ez diote dantzatzeko baimena eman. Hain zaila da? Hain gauza bitxia? Zergatik ezingo luke emazte batek makil dantza bat egin edo soka dantza baten aurreskua? Justu emaztea delako? Horretarako bakarrik?

Zubigainekoa
Zubigainekoa, Lesaka, 2019-07-07. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Euskal Herriko xoko gehienetan urrats handiak egin dituzte injustizia sozial horiek zuzentzeko; aski da ikustea Eibar edo Iruñeko dantza taldeen ezpata dantzak eta sokak. Iparraldean ere egoera hobetzen ari da, Itsasuko Kabalkadan aurten adibidez neska bat izan da Dantza Luzearen gidaria. Hori guzia txalotzekoa bada ere, oraindik lan anitz gelditzen da.

Aditzaile onari, hitz gutti!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Pierre Latasa Goya

Pierre Latasa Goya

Lapurdi

Sortzez Urruñarra, Donibane Lohitzuneko Begiraleak dantza taldekoa naiz eta orain Maritzuli konpainiako hainbat proiektuetan ibiltzen naiz ere bai.