Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Urteroko inauterietako dantza-desfilea Beasainen datorren larunbatean (martxoak 2)

Dokumentuaren akzioak

Urteroko inauterietako dantza-desfilea Beasainen datorren larunbatean (martxoak 2)

Urteroko inauterietako dantza-desfilea Beasainen datorren larunbatean (martxoak 2)

Beasaingo aurtengo Inauteri herrikoiak iragartzeko kartela

Urtero legez, Ostadar Dantza Taldeak dantza-desfile herrikoia eskainiko du Inaute larunbatean Beasaingo kaleetan barrena (martxoak 2). Aurten ere, Euskal Herriko hainbat lekutan, Inauterietan ikus eta dantza daitezkeen inauterietako dantza herrikoiak eskainiko dituzte.

Ohi bezala, dantza taldeeko kideekin batera, musikari laguntzaileak eta taldeak antolatutako entsegu irekietara azaldutako herritarrak irtengo dira. Dena den, dantza-desfilea irekia izango denez, larunbatean bertan herritarrei dantzara irtetera gonbidatzen ditu dantza taldeak, elkarrekin inauteriak ospatzeko

Egun osoko festa-egitaraua:

  • Dantza-desfilea 11:00etan hasiko da taldearen egoitzan (Oriamendi kalea, 10). Dantzariak herriko kaleetan barrena ibiliko dira 14:00ak bitartean. Eguraldi txarra egingo balu, dantza-desfilea Gernika Pasealekuko frontoian eta Loinazko San Martin plaza azpian egingo da
  • Arratsaldean, 19:30etik aurrera, Jone eta Julene erromeri-taldearen emanaldia izango da Loinazko San Martin plaza azpian

 

Ostadar Dantza Taldeak herritar, dantzari eta dantzazale guztiak gonbidatzen ditu larunbatean Beasainera, elkarrekin inauteriak giro onean ospatzeko

Ostadar Dantza Taldea - Inauteriak

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com