Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea 'Urratsak bidegurutzean' dantza-ikuskizuna Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Dokumentuaren akzioak

'Urratsak bidegurutzean' dantza-ikuskizuna Ostadar Dantza Taldearen eskutik

'Urratsak bidegurutzean' dantza-ikuskizuna Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Ostadar Dantza Taldeko kideak iazko Gabonetako emanaldian

Aurtengo Gabonetan ere, Ostadar Dantza Taldeak urteroko euskal dantzen emanaldia eskainiko du Beasaingo Usurbe Antzokian, Urratsak bidegurutzean izenburupean. Ikuskizuna datorren larunbatean, hilak 26, izango da arratsaldeko 19:30ean. Sarreren prezioa 5 eurotakoa izango da.

Urtero legez, Euskal Herriko txoko ezberdinetan aurki daitezkeen eta historikoki garrantzia izan duten dantzak eskainiko ditu Ostadar Dantza Taldeak. Aurten gainera, Beasaingo herriak orokorrean protagonismo berezia izango du, eta emanaldian parte-hartze berezia izango dute abeslari zein musikariek ere.

Ostadar Dantza Taldeak dantza-emanaldira etortzeko gonbidapena luzatzen die herritar guztiei eta euskal dantzetan interesatuta dauden guztiei.

Informazio gehiago nahi izanez gero zein dantza taldearekin harremanetan jartzeko idatzi ostadardt@gmail.com helbidera, edota azaldu ostiraletan 19:30etatik aurrera euren egoitzara (Oriamendi kalea, 10. zenbakia, Beasain).

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com