Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Ostadarreko kolore guztien dantza

Dokumentuaren akzioak

Ostadarreko kolore guztien dantza

Ostadarreko kolore guztien dantza

Ostadar Dantza Taldea

Dantzak batzen gaitu. Askotan esaten dugu dantzatzen duen herria ez dela inoiz hilko eta herriagandik jaso ditugun dantzak herriari bueltan eskaini nahi izaten dizkiogula. Horixe izan da beti Ostadar Dantza Taldea osatu dugun guztion helburua, dantzaren bidez gure herriarekin komunikatzea. Izan ere, dantza bakoitza guretzat hizkuntza bat da, sentimendu bat, bizitzeko arrazoi bat. Hortaz, Ostadar Dantza Taldea osatzen dugun guztiok argi daukagu dantza guretzat bizitza ulertzeko modua dela.

Filosofia horren baitan oinarritzen dira gure izaera eta gure lan egiteko modua. Eta urtean zehar egiten ditugun dantza-ekitaldiekin batera, Eguberrietan egiten ditugun emanaldietan filosofia hori hartzen dugu gure ardatz nagusitzat.

Aurten ere ez dugu hutsik egingo: datorren larunbatean, abenduak 22, urteroko Gabonetako emanaldia eskainiko dugu, 19:30ean, Beasaingo Usurbe Antzokian. Urtero bezala, Euskal Herri mailako hainbat dantza-koreografia eskainiko ditugu. Sarrera doakoa izango da eta egunean bertan eskuratu ahalko dira.

Baina aurtengoak berezitasun nabarmen bat izango du. Urteroko gure hitzordu honetan Jesus Mari Garate (1949-2018) dantza-maisu, gidari, dantzakide eta bidelagun izan duguna omenduko dugu. Izan ere, 1980ko hamarkadan, Jesus Mari bera izan zen Ostadar Dantza Taldearen sortzailea, eta horrez gain, urte askotan bertako kidea. Horrela bada, gure taldearen sortzaileari ahalik eta omenaldirik goxo eta xumeena emate aldera, Ostadarren historian zehar ibili diren dantzari eta musikariak elkarrekin izango gara. Ondoen dakigun moduan emango dizkiogu eskerrak, eta gure agurrik beroena eskainiko diogu: dantzan, hain zuzen ere.

Esandakoak esanda, beteranoetatik berrienetara eta gazteenetatik zaharrenetara, Ostadar Dantza Taldeko kolore guztiak elkartuko gara, dantza eginez, gure ostadar koloretsua marrazteko. Beste urte batez, zuek ere gure bidelagun izatea nahi dugunez, ekitaldia ikustera gonbidatzen eta animatzen zaituztegu!

Herritik sortua, herriari eskainia. Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko

Ostadar Dantza Taldea

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta 40 bat lagunek osatzen dugu. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com