Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Ostadar Dantza Taldea: Gabonetako ikuskizuna

Dokumentuaren akzioak

Ostadar Dantza Taldea: Gabonetako ikuskizuna

Noiz 2017/01/07
19:30
Non Beasain, Usurbe antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Ostadar Dantza Taldea: Gabonetako ikuskizuna

Ostadar Dantza Taldeko kideak iazko Gabonetako emanaldian

Urtero legez, Beasaingo Ostadar Dantza Taldeak urteroko Gabonetako ikuskizuna eskainiko du herriko Usurbe Antzokian, datorren larunbatean (urtarrilak 7), 19:30etik aurrera. Aurtengo ikuskizunaren izenburua "Dantzalaparta" izango da.

Ohi bezala, Euskal Herriko leku ezberdinetako dantza ezberdinen koreografiek osatuko dute ikuskizuna. Dantza taldeko kideez gain, musikari laguntzaileek eta abeslariek ere parte hartuko dute emanaldian. Sarreren prezioa 5 eurokoa izango da eta egunean bertan erosi ahalko dira.

Dokumentuaren akzioak

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com