Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Ihauterietako dantza-desfile herrikoia Beasainen

Dokumentuaren akzioak

Ihauterietako dantza-desfile herrikoia Beasainen

Noiz 2016/02/06
10:30
Non Beasain
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Ihauterietako dantza-desfile herrikoia Beasainen

Beasaingo Ihauterietako dantza-desfileko kartela (Ostadar Dantza Taldea)

Urtero bezala, Ihauterietako larunbatean (otsailak 6), dantza-desfile irekia antolatu du Ostadar Dantza Taldeak Beasaingo (Gipuzkoa) kaleetan zehar, 10:30etik aurrera. Aurten ere, Euskal Herriko leku ezberdinetan ikus daitezkeen ihauteri dantzak eskainiko dituzte. Era berean, dantza taldeak deialdi berezia egin nahi die herritarrei dantza-desfilean parte hartzeko, horretarako antolatutako entsegu irekietara gonbidatuz.

Dokumentuaren akzioak

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com