Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Euskal Herrian barrena bidaiatuz eraikitako dantza-emanaldia

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herrian barrena bidaiatuz eraikitako dantza-emanaldia

Euskal Herrian barrena bidaiatuz eraikitako dantza-emanaldia

Ostadar Dantza Taldea

Aurten ere, Beasaingo Ostadar Dantza Taldeak urteroko Gabonetako dantza emanaldia eskainiko du datorren larunbatean (abenduak 21). Emanaldia herriko Usurbe Antzokian izango da, arratsaldeko 19:30ean, eta sarrera doakoa izango da.

Emanaldi honekin, Euskal Herrian barrena bidaiatzera gonbidatu nahi zaituztegu. Izan ere, jakina den bezala, Euskal Herrian dantza-pauso eta jantzien aniztasun eta aberastasun handia daukagu. Aurtengo emanaldi honetan, Euskal Herria mendebaldetik ekialdera eta iparraldetik hegoaldera zeharkatuko dugu, besteak beste, Bizkaiko Arratia haranean, Gipuzkoako erdigunean edota Nafarroako Pirinioetan geldialdiak eginez.

Urtero bezala, taldeko dantzariez gain, musikari laguntzaileek ere emanaldian parte hartuko dute.

Ostadar Dantza Taldetik urteroko zita berezi honetara etortzeko gonbidapena luzatzen dizuegu herritar eta dantzazale guztioi. 

Zuen zain izango gara!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com