Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Beasaingo Ihauterietako dantza-desfile herrikoia Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Dokumentuaren akzioak

Beasaingo Ihauterietako dantza-desfile herrikoia Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Beasaingo Ihauterietako dantza-desfile herrikoia Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Beasaingo ihauterietako dantza-desfile herrikoiko kartela

Urtero legez, Ostadar Dantza Taldeak dantza-desfile herrikoia eskainiko du Ihauterietako larunbatean (otsailak 6) Beasaingo kaleetan zehar. Aurten ere, Euskal Herriko leku ezberdinetan egun hauetan ikus daitezkeen ihauterietako dantzak eskainiko dituzte.

Ohi bezala, dantza taldeko kideez gainera, musikari laguntzaileak zein taldeak antolatutako entsegu irekietara etorritako herritarrak irtengo dira. Dena den, dantza-desfile irekia izango denez, larunbatean bertan, herritarrei dantzara irteteko deia luzatzen die dantza taldeak elkarrekin ihauteriak ospatzeko.

Ibilbideari dagokionez, desfilea 10:30ean hasiko da Ostadar Dantza Taldearen egoitzatik (Oriamendi kalea, 10. zenbakia), eta herriko kale nagusiak zeharkatuko ditu eguerdia bitartean. Eguraldi txarra egingo balu, dantza desfilea Gernika Pasealekuko frontoian eta Loinazko San Martin plaza azpian egingo da.

Desfilean parte hartzeko interesa duen edonorentzat, hauek izango dira azken entsegu irekiak (guztiak dantza taldearen egoitzan izango dira):

  • Asteartea, hilak 2, 19:00etan
  • Asteazkena, hilak 3, 19:00etan
  • Ostirala, hilak 5, 20:00etan

Ostadar Dantza Taldeak jende guztiari luzatu nahi dio gonbitea elkarrekin ihauteriak giro onean ospatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, entseguetara azalduta edota ostadardt@gmail.com helbidera idatzita jar daiteke taldearekin harremanetan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com