Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Beasaingo Dantza Topaketen XXII. eguna

Dokumentuaren akzioak

Beasaingo Dantza Topaketen XXII. eguna

Noiz 2024/05/19
10:30
Non Beasain
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Beasaingo Dantza Topaketen XXII. eguna

Beasaingo Dantza Topaketen XXII. eguna (2024-05-19)

Urteroko ohitura dugu Beasaingo Loinatz jaien barruan, jaietako azken igandean (maiatzak 19), Ostadar Dantza Taldetik Dantza Topaketen Eguna antolatzea. Urteroko ohiturari segiz, aurtengoa XXII. edizioa izango da, baina aurtengo urtea berezia da guretzat, hain zuzen ere, dantza taldea sortu zenaren 40. urteurrena delako. Horrela bada, aurtengo ekitaldia, elkarrekin eta elkarrentzat dantzan egin eta jarraitzeko aldarri bat izango da, gure bidea hasi zutenak omenduz eta gogoan izanez.
Igandean gurekin izango ditugu Ostadar Dantza Taldean azken lau hamarkadetan izan ditugun gaur egungo eta lehenagoko dantzariak, Plaza dantzen ikastaroko kideak, gure etorkizunaren indargune ditugun haurrak, taldea osatzen duten musikariak eta Gasteizko Adurtza Dantza taldeko lagunak. Hain zuzen ere, gure lagun arabarrak ere beraien 50. urteurrena ospatzen ari dira aurten, eta zer hobe bi ospakizun bateratzea baino elkarrekin dantza eginez?
Aurtengo edizio berezian, urtero bezala, egun osoko festa egitaraua eskainiko dugu, arratsaldean elkarrekin dantzan eta jai giroan, festari jarraipena emanez.
Ostadar Dantza Taldetik herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu egunean zehar gurekin batera dantza egin eta ospakizun honetaz gozatzera, herriko guztiok dantzan behar bezala eta giro onean amaitu ditzagun. Izan ere, herriak sortutako dantzak herriari eskaintzen jarraitu nahi dugulako, gurekin egon zaitezten nahi dugu, guretzako hain berezia den une honetan.
Zuen zain izango gaituzue
(OHARRA: Eguraldi txarra egingo balu, goizeko dantza-kalejirak Nafarroa Etorbideko frontoian eta Loinazko San Martin plaza azpian izango dira)
Dantzatzen duen herria ez delako sekula hilko,
Etxean edo plazan, ez jarri zalantzan, jarrai zagun dantzan

Dokumentuaren akzioak

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com