Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Beasaingo Dantza Topaketen XVIII. eguna datorren igandean, maiatzak 20, Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Dokumentuaren akzioak

Beasaingo Dantza Topaketen XVIII. eguna datorren igandean, maiatzak 20, Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Beasaingo Dantza Topaketen XVIII. eguna datorren igandean, maiatzak 20, Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Beasaingo Dantza Topaketen XVIII. eguneko egitaraua

Aurten ere, Beasaingo Loinatz jaiak behar bezala amaitzeko, Ostadar Dantza Taldeak urteroko dantza topaketen eguna antolatu du jaietako azken igandean (maiatzak 20). Aurtengoa XVII. edizioa izango da, eta honako talde hauek izango dira aurtengo gonbidatuak:

  • Adurtza Dantza Taldea (Gasteiz)
  • Ortzadar Euskal Folklore Elkartea (Iruñea)
  • Errotxapea Dantzan taldea (Iruñea)

 

Egitaraua, ohi bezala, egun osokoa izango da. Goizean, 10:45etik aurrera, talde gonbidatuak Beasaingo kaleetan zehar dantzatuz ibiliko dira; besteak beste, Gipuzkoa plazan, Igartza inguruetan, Nafarroa etorbidean eta Kale Nagusian barrena ibiliko dira. Talde guztiak 12:30ean elkartuko dira Erauskin plazan (Loinazko San Martinen estatuaren parean), eta goizeko saioa 13:30ak aldera amaituko da Bideluze plazan.

Arratsaldean, berriz, 17:00etatik aurrera, dantza-poteo irekia izango da Kale Nagusian zehar, Maialen Argote eta Irati Irurzun trikitilariek girotuta. Eta eguna behar bezala biribiltzeko, 18:00etatik 19:00etara, azken kalejira izango da Kale Nagusitik (Basakana tabernatik hasita) Nafarroa etorbideko pergoletako frontoira bitartean. Bertan, lau dantza taldeek parte hartuko dute, baina kalean dabilen edonork ere bertan dantzatzeko aukera izango du.

Ostadar Dantza Taldetik topaketak ikustera etortzeko eta bertan dantzatzeko deia luzatzen diegu herritar zein dantzazale guztiei, gisa honetan herriko Loinatz Jaiak behar bezala amaitzeko.  

Oharra: eguraldi txarra egingo balu, goizeko taldeen ikuskizunak Loinazko San Martin plaza azpian eta pergoletako frontoian eskainiko dira.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com