Dokumentuaren akzioak
Beasaingo Dantza Topaketen XV. eguna
Beasaingo Loinatz Jaietako egitarauaren barnean, Beasaingo Dantza Topaketen XV. eguna ospatuko da egun osoan zehar. Aurtengo dantza talde gonbidatuak Arrola (Baigorri), Adurtza (Gasteiz), Sustraiak (Legazpi) eta Ortzadar (Iruñea) izango dira.
Goizean, 11:00ak inguruan, dantza talde batzuen desfilea Igartza ingurutik hasten den bitartean, gainontzekoak Zaldizurreta kaletik (Gipuzkoa Plaza paretik) abiatuko dira. Talde guztiak 12:30ak inguruan elkartuko dira Erauskin plaza inguruan (Loinazko San Martinen estatuaren parean).
Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, dantza-erakustaldi irekia izango da Kale Nagusitik abiatuta. Herriko trikitilariek girotuta, dantzariez gain, kalean dabilen edonork izango du bertan dantzatzeko aukera.
Dokumentuaren akzioak