Dokumentuaren akzioak
Badatoz 2025eko Beasaingo Inauteri herrikoiak!
Urtero legez, Inaute larunbatean (martxoak 1), ohiko dantza-desfile herrikoia eskainiko da Beasaingo kaleetan zehar, Ostadar Dantza Taldeak antolatuta. Aurten ere, herritarrak zein interesatuta dauden dantzazale guztiak gurekin dantzatzera gonbidatzen ditugu.
Helburua, ohi bezala, Beasaingo herria inauterietako musikaz, kolorez, festaz eta dantzez janztea izango da, elkarrekin egun on bat igaroz.
Horregatik, jendea gurekin dantzatzera animatu dadin, entsegu ireki hauek antolatu ditugu egun eta ordu hauetan, gure lokalean (Oriamendi 10, Beasain):
- Astelehenetan, 18:00etatik 19:00etara edo 19:00etatik 20:00etara
- Asteartetan, 18:00etatik 19:00etara edo 19:00etatik 20:00etara
- Asteazkenetan, 19:00etatik 20:00etara
Datozen egunetan zehar zabalduko dugu egunean bertan izango dugun festa-egitaraua. Anima zaitezte gurekin dantzara!
Etxean edo plazan, jarrai zagun dantzan, dantzatzen duen herria ez da sekula hilko
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Ostadar Dantza Taldea
Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com