Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ortzadar Euskal Folklore Elkartea Gaskoiniak Dantza Ikastaroa eta Bal Folk-a

Dokumentuaren akzioak

Gaskoiniak Dantza Ikastaroa eta Bal Folk-a

Ortzadar Euskal Folklore Elkartean urteroko jardueran antolatzen ditugun ikastaroen artean aurten Bearnoko dantzei lekua egin diegu.

Guregandik kulturalki horren gertu dugun Bearnon dantzatzen diren Saut Bearnais (dantza jauziak), Branlo-ak (branleak), Rondeau,... eta bestelako dantzak ikasteko aukera izanen dugu goizean Joan Francés Tisner, Domenja Lekuona eta Jérôme Etxemaité-ren eskutik. ikastaroa 3 orduz luzatuko da eta gero denek elkarrekin bazkaritxo bat egiteko parada izanen dugu.

Arratsaldez goizean ikasitakoak praktikan jartzeko aukera izanen dugu Salies de Bearn-etik etorritako musikariak eskeiniko diguten Bal Folk-ean.

Iaz hasi eta aurten "Lo Nau" Bearnoko taldearekin sendotzen ari garen harremanaren ondorioz zenbait jarduera martxan jartzeko aitzaki paregabea izaten ari gara eta sarri elkarrekin garatutako ikuskizuna ere ikusteko aukera izanen da.

Ikastaroa eta dantzaldia: Gaskoinako herri-dantzak

  • Irakaslea: Joan Frances Tisner
  • Data: 2019ko martxoak 30, larunbata
  • Egitaraua: 11:00-14:00 ikastaroa, 10€ (Arga ibaia zeharkaldea, 1) / 14:30 Bazkaria, 10€ (Descalzos kalea, 65) / 18:00 Bal folk de Gasconha

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea