Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oberena Dantza Taldea Oroitzapen hutsak

Dokumentuaren akzioak

Oroitzapen hutsak

Noiz 2024/10/20
19:00
Non Burlatako Kultur Etxea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Oroitzapen hutsak

Oroitzapen hutsak ikuskizuneko irudi bat. IRATI AIZPURUA

Oberena dantza taldeak Oroitzapen hutsak ikuskizuna emanen du Burlatako Kultur Etxean. Antzerkia, musika eta dantza uztartzen ditu ikusgarriak, eta Oberenako dantzari eta musikariez gainera, Idoia Tapia eta Gontzal Rayuela aktoreek ere parte hartuko dute. Sarrera dohainik da, Nafarroako Gobernuak antolatu baitu Cultur Izan egitasmoaren baitan.

Izenburuak azaltzen duen gisan, oroitzapenak daude ikuskizun honen oinarrian: norbanakoen oroitzapenak eta oroitzapen kolektiboak. Oroitzapenen joan-etorriei buruzko hausnarketa ez ezik, Jose Angel Dorremotz ttunttunero almandoztarraren memoria gordetzeko ahalegina egin du Oberenak. Alzheimer gaixo baten fikziozko istoriotik abiatuta, Dorremotzen historia ezagutzeko parada izanen dute ikusleek.

Dokumentuaren akzioak

Oberena Dantza Taldea

Oberena Dantza Taldea