Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oberena Dantza Taldea Oroitzapen hutsak

Dokumentuaren akzioak

Oroitzapen hutsak

Noiz 2017/08/24
21:00
Non Agoizko Kultur Etxea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Oroitzapen hutsak

Oberena dantza taldea Baluarten emandako ikuskizun batean. Argazkia: Daniel Fernandez

Oberena dantza taldeak Oroitzapen hutsak ikuskizuna estreinatuko du Agoizko Kultur Etxean. Musika, dantza eta antzerkia uztartzen dituen obra honek oroitzapenak ditu oinarrian. Bi istorio paralelo ezagutuko dira: Jose Angel Dorremotz XIX. mendeko ttunttuneroarena eta Katali alzheimerrak jota dagoen auriztarrarena (benetakoa lehenbizikoa, fikziozkoa bigarrena). Taldearen errepertorioan ohikoak diren dantzez gainera, ikuskizunerako propio sortutakoak ere taularatuko dira.

Nafarroako Gobernuaren Kultur 2017 egitasmoaren baitan aurkeztuko da ikuskizuna, eta sarrera doakoa da leihatilan gonbidapena eskuratuta.

Dokumentuaren akzioak

Oberena Dantza Taldea

Oberena Dantza Taldea