Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oberena Dantza Taldea Azpilagañako ezpata-dantza

Dokumentuaren akzioak

Azpilagañako ezpata-dantza

Noiz 2019/12/23
18:15
Non Iruñea, Azpilagaña
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Azpilagañako ezpata-dantza

Azpilagañako ezpata dantza, iaz (2018)

Azpilagañako ezpata dantza plazaratuko dute Oberenako dantzariek. 18:10ak inguruan Iruñeko Luis Morondo karrikan dagoen etxabe batetik aterako dira karrika dantzan, Migel Astrain karrikako atzealdean dagoen plazatxoraino. Han auzoko ezpata dantza plazaratuko dute. Ondoren, Olentzero eta Mari Domingiri zubia eginen diete ezpata dantzariek.

Ezpata dantzaren aurretik, Oberenako gazteek Olentzero eramanen dute Arrosadia eta Azpilagaña auzoetan barna. Bertso eta dantzen truke, jatekoa eta edatekoa eskainiko diete auzoetako eragile, ostatu eta familiek.

Dokumentuaren akzioak

Oberena Dantza Taldea

Oberena Dantza Taldea