Dokumentuaren akzioak
Durangoko Aratusteak 2019
DURANGOKO ARATUSTEAK 2019
Surrandien konpartsaren 20. edizioa.
Kriskitin dantza taldean ilusio handiz jardun dugu 20. edizioa prestatzen. Gaztea da konpartsa baina, adin guztietakoek daukate lekua. Egia esan, gero eta jende gehiagok hartzen du parte. Urterik urtera surrandi kopurua gorantz doa.
Zapatu bitan (otsailaren 16an eta 23an) karetak edo maskarak egiteko tartea eta egun handirako dantzan entsaiatzeko hitzordua izan dugu. Martxoaren 2an, berriz, zapatu karnabalez irten gara kalera. Surrandi goiztiar informalak eguerdi aldera trikitilariekin. Surrandi konpartsako partaideak berriz, arratsaldez, bazterrak astintzera, puxikak eskuan. Hartza ere gurekin izan dugu.
Aurreko urteetan lez, Durangoko Jaizale Txistulari taldea eta Tabira Musika Banda izan ditugu bidelagun. Egiguren, Ertzilla eta Belaustegiak sortutako musikak jo dituzte.
Surrandi konpartsaren aurretikoak
Surrandien konpartsa 2000. urtean irten zen lehenengoz. Aurreko urteetan ERRATZ KALEJIRA antolatzen genuen Kriskitin dantza taldekook, Durangoko txistulariekin batera. Lantzeko karnabaletan erabiltzen duten erroparen antzekoa jantzita irteten ginen eta, gehien bat Lantzeko zortzikoa eta fandango zein arin-ariñak jotzen zituzten txistulariek. Euskal Herriko zenbait inauteri ikustera joateko txangoak ere antolatzen genituen. Autobus bete jende batzen ginen Lantz, Unanu edo Altsasuko karnabalak ezagutzera joateko. Ustaritzera ere joan ginen eta Zuberoara. Tokian tokiko ohiturak hurbiletik ezagutzea eta haien berri zehatzagoa izatea zen txangoaren helburu nagusia. Eta gure herriko ohiturak?
Surrandi konpartsaren nondik-norakoak
Hariari tiraka hasi, Durangoko Aratusteei buruzko informazioa aztertu eta, 2000. urtean aspaldiko erronka gauzatu zuen Kriskitinek, urteetan ahaztuta zeuden Surrandiak Durangoko kaleetara ateratzea.
Maskarak egiteko tailerra antolatu, puxikak lortu, garbitu eta putzitu eta .Jesus Egigurenek sortutako musika estreinatu, Ixone Aromak letra jarrita.
2000. urtean jorratutako bidearen ildotik, musika berriak sortzen jarraitzea egokitzat jo zen. Horrela bada, hurrengo urtean, 2001ean, Ander Ertzillaren txanda izan zen eta 2002an Ane Belaustegirena. Ander Ertzillak, kalejira 2 eta habanera bat sortu zituen, hitzak berriz, Unai Iturriagak jarri zizkion. Ane Belaustegik ostera, kalejira bat eta vals-polka bat, sortu zituen, hitzak ere berak jarriz.
Era honetan, Durangoko Karnabaleko Surrandien konpartsaren doinuei gorputz bat ematea lortu zen. Jaizale Txistulari taldeak CDa grabatu zuen doinu guzti hauekin 2013 urtean. Herriko hainbat tokitan zabaldu zuen CDa; ikastetxe, irrati, taberna...
Surrandien historia
Beste herri askotan lez, Aratusteak ospakizun garrantzitsuak ziren Durangon Gerra Zibilaren aurreko urteetan. Durangoko Aratusteetan pertsonaia ezagun eta era berean beldurgarri bat zegoen, Surrandia zen. Alkandora zuria, praka urdinak, arranak dindilizka eta puxika edo txaleko bat eskuan jendea astintzeko. Oinetan abarkak, eta aurpegia kareta batekin estalirik eramaten zuten, karetak sudur handi bat zeukan, hortik euren izena; SURRANDIAK.
Astearte arratsaldez irteten ziren, (martitzen karnabal bezala ezaguna Durangon) eta kaleetan zehar umeak eta emakumeak beldurtzen ibiltzen ziren. Horrela zioen eurei buruz egindako azalpen batek:
"Vedlos: allá van corriendo por todas las calles, albarcas en los pies y calzón corto de pastor; los faldones de la camisa al aire y un collar de arranes (cencerros de buey) a la cintura, y en la cara una careta de disforme y descomunal nariz...."
"con un chaleco viejo que a modo de tralla agitan en sus diestras, van azotando a toda persona con quien tropiezan; y corren, corren como demonios sin cuidarse que pisan precisamente en todos los charcos de la calle y salpican horriblemente a todos...."
"Persiguen preferentemente a los niños y mujeres tímidas, que se defienden huyendo y guareciéndose en el pórtico de la iglesia, abrigo que los surrandis respetan siempre..."
"Y corren y saltan sin parar, sonando los cencerros del cinto y propinando a Diestro y siniestro sendos chalecazos...."
"La autoridad local ha tratado en diversas ocasiones de prohibirles tales correrías; y nada."
Dena den desoreka horren barruan, bazituzten euren arauak, Andra Mari elizpera sartu ezina, arratsaldeko 8retan kareta kendu beharra, etab.
Hona hemen, 1893 urtean botatako bandoak zer dioen:
D. Bernardino de Ercilla, Alcalde de esta Villa de Durango a todos sus vecinos y moradores, hace saber; que con el fin de que las funciones de los próximos días de carnaval se celebren con el debido orden y compostura, establece los artículos siguientes:
- "Se prohíbe el hacer parodia alguna que pueda ofender a la religión, a las buenas costumbre; el usar vestiduras de los ministros de la religión y de las órdenes militares, así como las que ofendan a la moral; no tolerándose tampoco que los enmascarados insulten ó injurien directa ni indirectamente a objetos que se rozan con la religión y con sus asociaciones y a las personas que pertenezcan a las mismas."
- "No se permitirá a las mascaras dirigir cargas pesadas que lastimen el buen nombre y reputación dando margen a discordias o disensiones entre las familia, ni ofender con palabras inconvenientes a las personas que encontraren en las calles y paseos."
- "Se prohíbe también el que profieran expresiones obscenas, así como las relativas a asuntos políticos que tienden a trastornar el orden público, ó se hagan demostraciones en este sentido."
- "Será castigado el que arranque la máscara a un disfrazado. Solo la autoridad podrá mandar quitar la careta al que no guardare el decoro correspondiente, cometiere alguna falta, ó causare cualquier disgusto en el público."
- "Con el fin de evitar incidentes desagradables, se prohíbe a los enmascarados el que molesten bajo ningún pretexto con vejigas a las personas que encontraren en las calles y paseos, ó que ensucien con dichas vejigas en la plaza a los espectadores."
- "No se permitirá a las mascaras postular por las calles sin permiso de la autoridad."
- "A toque de oración angelical deberá quitarse la careta todo el que esté disfrazado con ella, quedando prohibido desde esta hora el andar por las calles con la cara cubierta."
"La falta de cumplimiento de cualquiera de los artículos precedentes, Será castigado con el rigor que el caso exija."
"Durango, 9 de febrero de 1893" "Bernardino de Ercilla"
Datu hauek Jon Irazabalek idatzitako "Durango uriko aratosteak direla eta ...." liburuxkatik hartuta daude. Dena den beldurra ez zen izaten handiegia zeren, durangarrak oraindik gogoratzen dira, Surrandiak zirikatzeko, umeek abesten zuten estribilloaz: "Mascarita, ya te conozco por tu cara de morrosko."
Bestalde bazeuden, sasoi hau atsekabez bizi izaten zutenak. Horrela jarraitzen baitu Irazabalek:
"Pero no todos estaban pensando en el carnaval. En el convento de Santa Susana se celebraban oficios religiosos para aplacar al Señor por los excesos cometidos en las fiestas. Se exponía el Santísimo desde las 9,30 de la mañana hasta las 5 de tarde. Durante este tiempo hacían guardia permanente un cura y dos seglares en turnos de media hora. Empezaban la cuaresma sin pasar el carnaval
Gaur egun garizumari ez diogu jaramon handirik egiten gehienok, karnabal giroa ostera, atsegin dugu, betikotasunetik irteteko eta, bide batez, gure ohiturak jagoteko. Jakin badakigu Durangoko Aratusteak ez direla Euskal Herriko ospetsuenak baina, geureak dira eta giro ezin hobean igarotzen dugu eguna, halanda ze, hurrengo urtean ere kalean izan gara dantzan eta abesten.
Surrandi, surrandi, kalean gora (e)ta behera
Surrandi, surrandi, gaur Durangon nagusi
Dokumentuaren akzioak