Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Marisa Barrena Durangoko Aratusteak

Dokumentuaren akzioak

Durangoko Aratusteak

2016/02/04 10:03
Durangoko Aratusteak

Surrandiak dantzan. Kriskitinen argazkia

Ate joka ditugu aratuste edo karnabalak, prest ditugu karetak eta puxikak, entsaiatuak dantzak eta musikak. Durangoko dantzari eta lagunez osoturiko SURRANDI KONPARTSA zapatu-karnabalez, HARTZ eta guzti irtengo gara. Aurreko urteetan lez Jaizale txistulari taldea eta Tabira Musika Banda izango ditugu bidelagun.

Durangoko Aratuste edo Karnabalak ez dira atzo goizekoak. Durango Uriko Aratusteen lehenengo aipamen ezagunak XVII. mendekoak dira. Aratusteetako bereizgarri nagusia berriz, Surrandien konpartsa dela esan daiteke. Pertsonaia honen nondik norakoa edo jatorriaren zehaztasunik ez dugun arren, funtsean badauka antzik beste inauteri batzuetan ikusten ditugun pertsonaien janzkera eta rolarekin: abarkak, arranak, animalia irudikatzeak eta batez be, gehiegikeriekin.

Manuel de Lekuonak honela deskribatu zituen Surrandien konpartsakoak:

Vedlos: allá van corriendo por todas las calles, albarcas en los pies y calzón corto de pastor; los faldones de la camisa al aire y un collar de arranes (cencerros de buey) a la cintura, y en la cara una careta de diforme y descomunal nariz..., con un chaleco viejo que a modo de tralla agitan en sus diestras, van azotando a toda persona con quien tropiezan; y corren, corren como demonios”.

Gerrostean Surrandiak zein Hartza lozorroan izan genituen luzaroan,  harik eta, ekintzale batzuk berreskuratze lanetan hasi arte. Kurutziaga ikastola izan zen aitzindaria. Kriskitin dantza taldeak berriz, 2000. urtean ekin zion berreskuratze lan honi. Harrezkero, Surrandiak eta Hartza berriro ikus daitezke Durangon kalerik kale zapatu karnabalez.

2016ko otsailaren 6ko egitaraua:

  • 12:00etan Surrandien triki-poteoa

  • 18:00etan Txokolatea banatuko da dantza entsaio lekuan. Bitartean txistulariek, Durangoko aratusteetarako, Jesus Egiguren, Ander Ertzilla eta Ane Belaustegi musikariek sortutako doinuak joko dituzte.

  • Ondoren, Surrandi konpartsaren irteera, Hartza lagun dela.

  • 20:00etan. Andra Mariko elizpean amaiera.

Pare bat orduz eguneroko monotonia, kezka eta asperdura ahaztu gura badituzue, erduzie gugaz konpartsan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Marisa Barrena

Marisa Barrena