Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Maritzuli Konpainia Dantzari berri bat Lekornen

Dokumentuaren akzioak

Dantzari berri bat Lekornen

Dantzari berri bat Lekornen

Kabalkada, Lekorne, 2024-07-28. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Aurten Lekorneko kabalkadarako dantzari jantzi berri bat sortu du Maritzuli Konpainiak, jantzi uniforme berri baten nahiari erantzunez. Jantzi hau nortasun eta lurralde baten irudikapen logika batean pentsatua izan da.
Lekorneko dantzaria
Lekorneko dantzaria. Irudia: Maritzuli Konpainia
Lekorneko dantzaria
Lekorneko dantzaria. Argazkia: Maritzuli Konpainia
Dantzari honek Lekorneko Bolanten eta Kaskaroten ezaugarriak erabiltzen ditu herriko irudikapenean jarraipen bat segurtatzeko, jadanik dagoena estali eta ezabatu gabe. Modeloa aurkeztu eta, lehen prototipoa josi du Maritzuli Konpainiak, eta gure aholkuekin Lekorneko kabalkadako jostunek egin dituzte dantzari guzien jantziak.
Lekorne kabalkada 2024
Kabalkada, Lekorne, 2024-07-28. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA
Lekorne kabalkada 2024
Kabalkada, Lekorne, 2024-07-28. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Sortu, bai, bainan dagoena begiratuz

Aurten sortutako Lekorneko dantzariaren jantziaren inguruko xehetasunak. 1995ean Claude Iruretagoyenak proposaturik sortu ziren Kaskaroten eta Bolanten jantzien kodeak eta ikurrak erabiltzen ditu jantzi berri honek, haien ondoan dantzatzeko. Arau bat guretzat: jantzien aniztasuna erakutsi, klixe eta irudi finkatuen aurka.
  • Lehengo galtzen zintek galtza eta gona apaintzen dituzte orain: Kaskarotaren zinta sinplea eta Bolantaren zinta apaindua.
  • Bizkarreko bolant eta xingola motxen berreskuratzea: Kanbo-Irrisari lurraldean aurkitzen den berezitasuna, batzutan 19. mendearen hastapenetik.
  • Zintzarrien berreskuratzea, kopuru handian erabiliak: berpiztearen besta baten testuinguruan, gure dantzariak joaldun bezala agertzen dira natura iratzartzeko, negua bukatzen denean.
  • Txapel berri baten sortzea, 20. mende hasierako modelo batzuetan oinarritua. Lekorneko Bolanten mitra formako buruko gorriari segida ematen dute txapel berri horiek. Egun hainbat mitra, kaska eta buruko handiek osatzen dituzte Bolanten jantziak, baina gogoratu behar da 1995ean mitra hori salbuespen bat zela, arrakasta handiarekin berpiztua Claude Iruretagoyenaren lanari esker. Orain gogoarazten dugu txapelaren garrantzia, gure jantzietan aniztasun handiena kontserbatzeko.

Lekorneko kabalkada
Lekorneko kabalkada, 2024. Argazkia: Maritzuli Konpainia

Lekorne Kabalkada
Lekorneko kabalkada, kaskarotak, 2014. Argazkia: Maite Deliart ICB

Andreen bi jantzi

Lekorneko plazan dantzatzeko bi andreen jantziak sortu zituzten kabalkadan parte hartzeko.

Lehena kontradantzak egiteko erabilia da. Kaleko jantzi bat da eta Claude Iruretagoyenak proposatu zuen 1995ean. Baionako Euskal Museoan kontserbatua den 18. mende bukaerako jantzi batean oinarritua da, Hazparneko familia batek emanik.

Lekorne Kabalkada
Lekorne Kabalkada, 2014. Argazkia: Maite Deliart ICB

Lekorneko kabalkada
Lekorneko kabalkada, Lekorne, 2024-07-28. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Hazparneko jantzia
Hazparneko jantzia (Euskal Museoa), Maritzuli konpainiak eginiko kopia.

Bigarrena Kaskaroten jantzi xuria da. Gizonezkoan jantzia itzulia izan da kode berdinekin (zinta koloretsuak, loreak, zintzarriak batzutan…). Lapurtarrak Baionako elkarteak, Thierry Truffaut buru, 80. hamarkadan piztu zuen moda segitzen du. Gizonezkoen jantziak bezala, gona bakoitzak bere herria irudikatzen du nortasun agiri bat bezala, mugagabeko bariazioetan.

Kaskarotak
Kaskarotak, XX. mende hasierako postala.

Lekorne kabalkada
Lekorneko kabalkada, kaskarotak, 2014. Argazkia: Maite Deliart ICB

Kaskarotak
Kaskarotak, 1988an sortutako gonak Argiak Confolens jaialdian aurkeztu zuen Zortziko ikuskizunerako.

Dantzari bat gona batekin, nora goaz ?

Lekorneko dantzariaren jantziaren azken xehetasunak: jantzi uniforme bat bezala pentsatua izan da, Kaskarota mutil edo neska baten bezala, baita ere jantzi genero gabekoa edo bederen inklusibo bat bezala. Berezitasun hori Lekorneko dantzarien nahia zen, gure dantzetan generoko eztabaidari erantzun bat gisa, azken urteotan garatu den modari segida emanez. Beraz: dantzariaren jantziaren bilakaera gizarte aldaketei erantzunez? Gure erantzuna: aurrekari historikoen segida logikoa.
Eltziego 1960 1
Eltziegoko dantzak, Eltziego, 1960ko hamarkada. Irudiak: Asuncion Santos Pardo
Lehenik, gogoarazten dugu gona edo soinekoa luzaz mutilen jantzia izan dela ere, eta hori 20. mende hasiera arte bederen. Gure herri eta baserrialdeetan, umeek galtzak erabiltzen zituzten garbiak zirenean edo heldu bizitzan sartzea prest zirenean. Horri gehitu behar da gona motzen errepikapena gure dantza tradizionaletan. Espainian eta Euskal herrian 17. eta 18. mendeetan zabaldu zen gona motzaren erabilpena, moda bati erantzunez, dantzari tipo baten eta dantza mota batzuekin batera.
San Lorenzoko danzanteak
San Lorenzoko danzanteak.
Anguianoko danzanteak
Anguianoko danzanteak
Dantzari horiek, «Valenciarrak» deiturikoak (lehenik Valenciakoak eta gero haiei lotuak) galdetuak ziren haien abilezia eta haien dantza motentzat, «Trokeo dantzak» bezala figura eta tresna anitzekoak. Oñatiko dantzariak, Eltziegokoak, Iruñako San Lorenzoko dantzariak, berriki Iruñako Dugunako dantzariak haien ondoko zoragarriak dira. Gure tradizio zaharrek beren bilakaerari buruzko erantzunak bazituztela bezala…
Duguna dantza taldea
Duguna dantza taldea. Argazkia: La Pamplonesa

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Maritzuli Konpainia

Maritzuli Konpainia