Dokumentuaren akzioak
"Dantza Maisuak" jardunaldia Miarritzen


Zuberoako maskaradetako zenbait aitzindari ikusi daitezke argazkian, alboan, xirularia dutela, tresna hori eta ttun-ttuna jotzen.
2025ko martxoko hilabete osoan zehar, jarduera programa zabal eta berria izango da Miarritzen Maritzuli Konpainiaren eskutik. Dantzaren historia Zuberoa eta zuberotar maskaradetan agerian jarriko da gertaera berezi eta historiko baten baitan: dantzaren irakaskuntza frantziar armadaren baitan eta bere eraginak dantza tradizionalean. Programa osoa, erakusketa, hitzaldi, proiekzio eta ikuskizunez osatua, gai harrigarri hau jorratzeko bildutako espezialista eta dantzarien eskutik.
Honako hitzaldiak izango dira Jon Iruretagoyenaren “Dantzaren irakaskuntza militarra” eta Zuberoako dantza modernoa, Alain Jourdan-eren “Dantza Maisuak Provence eskualdean”, Xabier Itzainaren “Dantza eta dantzaren erakaspenaren betebehar sozialak Ipar Euskal herrian. Ikuspegi sozio-historiko bat”, Mikel Sarriegiren “Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua” eta Michel Duvert-en “20. mende hasieran Zuberoan: dantzari ospetsuen lekukotasunak”.
Euskal Herriko eta Probentzako dantzen tailerra izango da eta baita ikuskizuna ere La Capouliero, La Poulido de Gémo, Maritzuli Konpainia, Añorgako dantzariak eta Muskildiko dantzariekin. “Jantzi militarra Euskal herriko tradizioetan” jantzi erakusketa ere ikusgai izango da eta Azken dantza maisua filma proiektatuko da.
Egitaraua
Jantzi erakusketa: "Jantzi militarra Euskal herriko tradizioetan"
2025ko martxoaren 1etik 30era Miarritzeko Historia museoan. Broquedis Karrika - 64200 Miarritze. Asteartetik larunbatera 10:00-12:30 eta 14:00-18:30.
Soldadutzan dantza ikasi duten gazte batzuen ibilbidean eramango zaituzte erakusketa honek, nola Dantza Maisuak edo “Prévôt” bilakatu diren kontatuz.
Herrira itzultzean dantzari horiek erreleboa pasatu zuten herriko taldeetan eta egutegiko besta erritualetan, dantzak eta bestak eraldatuz. Dantzaren irakaskuntza militarrak, eta Ipar Euskal Herriko jantzi erritualen estetika militarrak, Zuberoako dantza moderno horren "erretratu" baten egiteko aukera ematen digute hemen.
Martxoa 14, ostirala
19:00 - Gamaritz gela - Gare du midi - Miarritze
Filma / eztabaida: "Azken Dantza Maisua"
Hizlariak: Mikel Sarriegi - Mikel Alvarez
Molde zaharreko azken dantza maisua genuen Paxatxo, hainbat belaunaldiz transmititu den dantza-irakaskuntza ereduaren azken katebegia izan baita.
Bere heriotzak gogor astindu zuen Beasain, eta azken urteetan garai berrietara egokitutako ohiturak, lehen aldiz, etorkizunera begira jarri ditu kezkaz.
Ba al da tradiziorik dantza maisurik gabe?
Eta, azkena izango ote da?
Martxoak 15, larunbata
- 10:30 - Gamaritz gela - Gare du midi - Miarritze.
Hitzaldiak:
Jon Iruretagoyena: "Pas d’avant-deux eta Antrixat / Dantzaren irakaskuntza militarra"
Alain Jourdan: "Dantza Maisuak Provence eskualdean"
1789ko Frantses iraultzaren biharamunean, armadak, beste hainbat diziplinarekin batera, dantzaren irakaskuntza hasten du infanteriako erregimentuetan bertan. Irakaskuntza hori, 19. mendearen bigarren erdian, Frantziako hainbat eskualdetako ondare dantzatua aberastuko du, horien artean Zuberoako probintziakoa. Zuberoako memoria kolektiboak ekarpen militar horren oroitzapenaren zati bat atxiki du bakarrik: "Dantza Maisuak" ekitaldiak dantzaren historian murgiltzea proposatzen du, dantzaren irakaskuntza arautuaren antolaketa ulertzeko, eta frantses armadako gizonei iritsitako diziplina horren historia ezagutarazteko ere. Ikerlan honek ezinbestekoa da bai Zuberoako dantza eta maskaradetan, baita ere Provence eskualdean irakaspen militar honen eragina adierazteko. Jon eta Alain-en elkarrizketa honekin gure dantzen eta haien historien hasiera komuna deskubrituko duzue.
- 15:00 - 17:30 - Espace Marian Arregi Dantza Leku - Miarritze.
Dantza tailerra: La Capouliero - La Poulido de Gémo - Maritzuli Konpainia
Tailer teknikoa eta konparatiboa: Euskal herria - Provence. Gure dantzak partekatzeko une pribilegiatua, non dantzari bakoitzak bere dantza teknika antza duen teknika batekin konparatzeko aukera ukanen duen.
- 20:00 - Gamaritz Gela - Gare du midi - Miarritze.
Ikusgarria: (Sartze librea)
Gaualdi honetan etorki ezberdineko dantzariak ikusiko dituzue. Haien ondareak eskainiko dizkizuete: antzeko dantza teknikak baina izaera ezberdinetakoak.
Une berezi bat gure dantza ondare ezberdinen jatorri komuna ulertzeko.
Proventza: La Capouliero (Martigues), La Poulido de Gémo (Gémenos)
Euskal Herria: Maritzuli Konpainia (Miarritze), Añorgako Dantzariak (Donostia, Gipuzkoa), Muskildiko Dantzariak (Zuberoa)
Martxoak 21, ostirala
19:00 - Gamaritz gela - Gare du midi - Miarritze
Hitzaldia: "Xiberoako dantza modernoa"
Hizlaria: Jon Iruretagoyena
Idazle, folklorista, ethnologo, edota kurioso, ainitz dira, XIX. mendea hasi zenetik, Zuberoako Maskaradak, ikertu eta kontatu dituztenak. Denak, bere jatorri urrunetaz konziente izanki, pestaren alde ezohikoa azpimaratzen dute. Horrez gain, denek goraipatzen dute XIX. mendearen erditik aurrera, dantza teknika berezi bat, zaila eta disdiratsua, bere terminologia zehatzarekin, Frantzia eta Europako toki gutxitan baizik aurkitzen ez dena. Orain ezaguna den influentzia militarraz gain, Zuberoako ohiturek ezagutu dituzten aldaketen bilduma eginez, lehengo dantza moldeen ulertzen saiatuz, goazen Zuberoako dantza modernoa moldatu zuten dantzari, musikari edo dantza maisuen urratsei segitzera.
Martxoak 22, larunbata
10:30 - Espace Marian Arregi dantza Leku - Miarritze.
Hitzaldia: "Dantza eta dantzaren erakaspenaren betebehar sozialak Ipar Euskal herrian. Ikuspegi sozio-historiko bat"
Hizlaria: Xabier Itzaina
Ohidurek badute beren historioa, eta beren erranahiek gizartearen aldaketa segitu dute. Ipar Euskal Herriko eta bereziki Lapurdi-Baxenabarreko ohidura dantzatu zenbeiten bilakaera dugu miatuko. Bertzeak bertze behatuko dugu dantzaren transmisioa nola aldatu den, dantzari eta soinularien harremanak zer ziren, bai eta dantzaren testuinguruak (eliza besta, ihaute, Besta Berri, tobera mustra…) nola aldatu diren.
Martxoak 28, ostirala
19:00 - Espace Marian Arregi Dantza Leku - Miarritze
Hitzaldia: "Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua"
Hizlaria: Mikel Sarriegi
Badu 400 urte baino gehiago Gipuzkoako dantza tradizioa dokumentatua dela, eta lerro zuzenean transmititu da ahoz, dantza maisu leinu bati esker. Duela 200 urte, Juan Inazio Iztuetak dantza molde hori idatzi zuen liburu batean, beren arauak eta eginbideekin. Alta, ez dira uste genuena bezain argiak. 25 urteko ikerketa baten ondoren, oinordetza horren oinarriak eta gakoak azaltzen dizkigu Mikel Sarriegik, dantzen jatorria eta eboluzioa galdezkatuz. Horien transmisioa ere testuinguru batean kokatzen du, tradizio aberats hori 20. mende erdialdera arte mantendu duten dantza maisuen sistema ezagutaraziko digu.
Martxoak 29, larunbata
10:30 - Espace Marian Arregi dantza Leku - Miarritze.
Hitzaldia: "20. mende hasieran Xiberoan: dantzari ospetsuen lekukotasunak"
Hizlaria: Michel Duvert
Zuberoako dantzaren tradizioa transmititu duten maisu anonimo guziak omentzen ditu Michel Divert-ek hitzaldi hortan. Artxiboak ikertuz eta Zuberoako hainbat lekuko, dantzari eta musikari galdekatuz, maskaradetan ikusgai den dantzaren iragana aztertzen du. Zenbait figura garrantzitsuak haien jakinduria partekatzen digute eta Zuberoako dantzaren historiaz bereizezinak diren familiak eta pertsonak aipatzen dizkigute, hala nola Baratçabal, Afios, Bürgübürü edo Elghoyen…
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
