Dokumentuaren akzioak
"Argi Begiak" jantzi erakusketa
Dantzaz Ele erakusketa, Maritzuli konpainia, San Telmo Museoa, Donostia, 2023-03-28. Argazkia: Gari Otamendi - Dantzan CC-BY-SA
Argi Begiak erakusketa prestatu du Maritzuli Konpainiak Miarritzeko Historia museoan martxoaren 02tik 16ra. Berrogei bat dantzari eta pertsonaien jantziak ikusgai, festaren kodeak deskubritzeko, eta haien gakoak ulertzeko.
Udaberria, uda, udazkena eta negua: lau urtaro modernoek gure bizitza eta segitzen dugun egutegi zibila baltzintzatzen dituzte etengabe. Denboraren aintzinatzearen eta zilo naturalen lekuko siko eta kasik biziduna dira. Egutegi tradizionala sinesmen herrikoietatik, istorio mitiko-erlijiozkoetatik eta orotariko erreferentziadun erritualetatik sortu zen, eta besta ugari garatu ditu, sasoiak bezala zikloka antolatuak direnak.
Uda eta negua: Egutegi herrikoi honetan bi sasoi nagusi izatea behaketa sinple batzuen bidez esplika daiteke, besteak beste zuhaitzen biziaren behaketarekin. Zuhaitzak mirespen iturri unibertsalak izan dira, hazkundearen, heriotzaren eta berpiztearen sinbolo. Haien bizi ziklo errepikakorran, zuhaitzek loaldiak eta
itxueazko heriotz aldiak izaten dituzte klima aldaketak segituz. Gizakiak, berriz, ziklo luze bakarra biziko du, beraz zuhaitza bizi eternalaren itxurapen bat izan zitekeen.
Negu amaigabe baten eta heriotzaren beldurraren kontra, uler dezakegu argiaren besta ugariek duten garrantzia, beren gibelean espezieen eta ingurumenaren biziaren eta berpiztearen bestak gordetzen baitituzte errealitatean, horien biziraupena segurtatzeko.
Miarritzeko Maritzuli Konpainiak sorturiko Argi Begiak - Chemins et Lumières erakusketak egutegi tradizional horren inguruko ibilbide bat proposatzen du, gauaren eta egunaren artetik pasatuz. Antzinako sinesmen eta errituak azaltzeaz gain, batzuetan barneratzen zailak diren besta horietako giroa eta zentzua ezagutarazten ditu. Besta hauen bidez, usu jakin gabe ere, gure arbasoengandik jaso ditugun praktikak iraunarazten ditugu, eta horrek gizateriaren hastapenetara garamatza.
Egun ikusgarriak, jostagarriak eta batzuetan sozialak diren besta hauek osoki ulertzeko, denboran gibelera egin behar genuke. Egiazko erritualak ziren, erlijio primitiboen azken arrastoak, eta behar-beharrezkoak mundua eta giza kondizioa ulertzeko.
Azkennan, antzinako erritu paganoak, erlijiozko ospakizunak edo gaur egungo besta profanoak behar horri erantzuten dioten sintoma gisa ikus ditzakegu: gure ingurumena azaltzeko, bizia eta heriotza azaltzeko, giza kondizioa ulertzeko. Erantzunak askotarikoak eta konplexuak izan daitezke, zienti koak, erlijiozkoak, magikoak edo onirikoak eta denborarekin elkarren artean nahasi dira gaur egunera ondare sinboliko harrigarri bat iritsi arte. Urtez urte, bereziki neguan, biziarazten segitzen dugu argiaren bestei esker.
Argi Begiak erakusketa
- Non: Miarritzeko Historia museoan
- Noiz: 2024ko martxoaren 2tik 16ra, asteartetik larunbatera - 10:00/12:30 - 14:00/18:30
Dokumentuaren akzioak