Haize Hegoa obra epitomea, mende erdiko jardun kritikoaren bilduma

2018/02/22
Haize Hegoa obra epitomea, mende erdiko jardun kritikoaren bilduma

Kresalak “Haize Hegoa” etorkizuneko emanaldia aurkeztuko du martxoaren 3an Victoria Eugenia antzokian, 20:00etan.

Sormen berriko obrei, eta enblematiko diren piezei begirada berri bat emango die, proposamen berezian. Bi zatiz osatutako dantza egitarau baten gaua da: gaua eta egunaren artekoa bezala, iparra eta hegoa, beltzak eta zuriak, edota ilargiaren bi aldeak.

Kresala, Haize Hegoa

Lehenengo zatian, “Zeruko” drama koreografiko astrala aurkeztuko dute, ozeano Atlantikoko haize eta itsasoa hartzen duen obra nordikoa. Aldiz, bigarren zatian,
“Kulunka” esanguratsua burutuko dute, Europa meridionaleko hego-haizea duen mediterranear izaerakoa, errepika ezina izango den gau iradokitzailean. Azken batean, “Haize Hegoa” obrak dantzaren ikuspegi berritu bat uztartzen du: dramaturgiak eta poetika bisualak, preklasikoko dantza-moldeak txirikordatuz, diziplina eszenikoari zentzu berri bat ematen diona. Eginkizun honek azken 50 urteak bete dizkiete, betiereko jarduera kritikoan eraikitako euskal ondare koreutiko berri baten birsorkuntzarekin.

Kresala, Haize Hegoa

Dantza egitaraua

I. ZERUKO
Beltxarga - Faunoak - Babilonia - Bufoiak - Janto - Agotak - Hiru damatxo - Ageda - Khantoria - Zelaia - Ternua - Errautsak
II. KULUNKA
Loa loa - Sehaska - Mutil - Argia - Minuetoa - Zesta punta - Rodchenko - Ioiak - Maitianun zira - Habanera - Keinuka - Pausobikoa

Fitxa

  • Zuzendaritza artistikoa eta eszenikoa: Faustino Aranzabal
  • koreografia: Faustino Aranzabal, Gene Yurre (Minuetoa), Xabier Arregi-Pako Sexmilo (Ioiak), Myriam Pérez (Loa loa, Maitia nun zira)
  • Dantza-maistra: Idoia Ibarzabal
  • Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal, Ramon García, Clara Munoa
  • Musikariak: Alberto Murua (gitarra), Pili Zaldua (akordeoia), Ane Sobreviela (biolina)