Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ibarra-kaldu elkartea Ustaritzeko inauteria Barakaldon Beurko-Bagatza auzoko inauterietan

Dokumentuaren akzioak

Ustaritzeko inauteria Barakaldon Beurko-Bagatza auzoko inauterietan

Datorren martxoaren 4an, larunbatean, Ibarra-kaldu elkarteak berriz ekarriko ditu Euskal Herriko herri-inauteriak Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoko kaleetara. Aurten, baina, hainbat berrikuntza izango dira. Izan ere, duela 30 urte biziberritu zen Uztaritzeko inauteri lapurtarra emango du elkarteak oraingoan. Ospakizun horretan, kaskarot deritzen dantzari ezagunez gain, denboraren joanean galdu ziren pertsonaiak ere izango dira parte hartzen, apurka-apurka berpiztu baita horien presentzia inauterian. Besteak beste, hantxe izango dira zirtzilak, maiak, hartza eta artzaina, animaliak eta Zanpantzar.

Uztaritzeko inauteriek eta Zuberoako maskaradek antzeko ezaugarri batzuk dituztela, gozatu ederra hartuko dugu, uztarturik ikusiz kaskaroten dantzen dotoreziak, gainerako pertsonaien txantxak, barreak eta algarak, baita amaierako epaiketa moduko fartsa ere, non epaileak, alkateak eta parrokoak bereak eta bost egingo dituzten Zanpantzar salatu, epaitu eta inauteriko sutara kondenatzeko.

Emanaldi nagusia 18:00etan hasiko da, Santa Teresa plazan, dantza-taldeko atal guztiek parte harturik. Euririk bada, baina, aurrekoetan bezala egingo da, Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan bertan, Santa Teresako elizaren azpian.

Baina emanaldi horren ondoren, 21:00etan, Momotxorroen Gaua egingo dugu berriz. Izan ere, laugarrenez egingo dugu, jarraian, 2014az geroztik Ibarra-kaldu elkartea jo eta su ibili baita ekitaldi hori auzoan ohitura eta tradizio bihurtzen, eta, antza, lortzeko bidean da, guraso askotxo ibili baitira aurten berriro egingo ote den galdezka. Hori dela-eta, auzoko lagun guztiei helarazi nahi diegu gure gonbita, gurekin batera mozorroturik auzoko kaleetara irteteko, Altsasuko inauteriko pertsonaien modura: sorginak, lamiak, txatxoak, zakuzaharrak... baita zonbiak ere.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea 1966an sortu zen, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan.

Herrien arteko Folklore Jaialdia antolatzen du, 1997az geroztik.

S. Jose kalea z.g. 40901 Barakaldo (Bizkaia) Tel: 94 478 10 38

http://ibarrakaldu.webcindario.com